hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 05 / 23
Athletic UEFAra!

Athletic UEFAra!

:: Maite Gonzalez Bilbao.

Bi jardunaldi falta dira denboraldia bukatzeko, eta aukerak ditugu datorren urtean Europan jokatzeko. Sinestezina!! Egindako denboraldiaren ostean, nork pentsatuko zuen horrela egongo ginela bi partidaren faltan? Nahiz eta aukera txikia izan, eta karanbolen zain egon behar, aukera digu!!

Bederatzigarren tokia lortzeko borrokatu behar dugu. Izan ere, aurretik ditugun Malaga eta Rayo Vallecano lehia horretatik kanpo gera daitezke. Lehenengoak  UEFA-ren aldetik zigorra jaso zuen, baina errekurtsoa egin zuenez, erabakia TAS-en esku  dago. Rayok, berriz, ez dauka Europan jokatzeko lizentziarik. Beraz, oso garrantzitsua da geratzen diren bi partidak irabaztea. Gero  zorte apur bat baino ez genuke behar!!

Bizitzarik dagoen bitartean itxaropena dagoela diote. Athletic datorren urtean Europan jokatzeko aukera ematen duten postuetatik hiru puntura dago; beraz, geratzen diren bi partida hauetan ahalegin guztiak egin behar ditugu, bai jokalariek eta bai zaleok taldeari animo guztiak emanez.

Erantzun bat orain arte.

  1. mikel dice:

    Zale guztioi ilusio handia egiten digu UEFAn jokatzeak, baina nik ez dakit datorren urteari begira komeni zaigun ala ez. Aurten, batzuk lesionatu direlako eta beste batzuk»ezabatu» egin direlako, plantilla laburra izan dugu. Gainera, jokalari batzuek atsedena behar dute, iazko udan horretarako aukerarik izan ez baitzuten. UEFAn sartzeak denboraldia askoz arinago hastea suposatuko luke, are gehiago zortzigarrenak izanda sailkatuko bagina. Azerbajango edo Feroe Irletako talde baten aurkako aurre-kanporaketak denboraldi osorako lana kolokan jarri ahal du. Horrelako adibide ugari izan ditugu azken urteetan. Iaz, adibidez, horrelako zerbit egin genuen, eta taldea igarri egin du urtean zehar. Baina txarrena duela urte batzuk gertatutakoa izan zen. Transilvaniko Cluj-en aurka barregarri geratu ginen, eta hortik aurrera gorriak ikusi genituen. Izan ere, partida hori biurteko beltzaren hasiera izan zen.


Shares