hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 05 / 26

::Mikel Etxebarria.

Amerikako jokalarien artean oso ohikoa da jokalariek izengoitia izatea. San Mamesetik «Pelusa» Maradona, «Brujita» Veron, «Vasco» Aguirre, «Flaco» Menotti, «Loco» Abreu eta abar luze bat pasatu dira. Hala ere, gure jokalarien artean ohotura hori ez da arrotza; ezta atzo goizeko ere. Batzuetan, izengoitiak ezaugarri fisiko bati loturik egoten dira: «Txopo» Iribar, «Txato» Nuñez, «Txingurri» Valverde… Beste batzuetan, berriz, protagonisten jokoaren ezaugarri bati egiten diote erreferentzia: «Bala Roja», » El Gamo de Dublín» , «Revolution» Toquero

Brujita " Veron

Brujita » Veron»

Jarraian batzuk baino ez ditugu gogoratuko. Zerrenda hain luzea denez, zeuek eman diezaiokezue jarraipena.

Rafael Moreno» Pitxitxi». Jokalari eta goitizena mitikoak izan arren, gutxik ezagutzen dute izengoitiaren arrazoia. Biografia gehienetan txikitako lagunek horrela «bataiatu» zutela agertzen da, baina ez dute azaltzen arrazoia. Pitxitxi hitzak euskara herrikoian txiki- txikia edo inportantziarik gabeko gauza esan nahi du. Rafael Moreno umea zelarik lagunak baino askoz txikiagoa eta argalagoa omen zenez, ezizen hori jarri zioten. Egia esan, Jokalaria zeneko argazkietan oso erraz ezagutzen da «Pitxitxi» Belauste bezalako gizonkoteen ondoan.

Agustin Souto » Bata». Soutok txikitatik erakutsi zuen futbolarekiko grina izugarria. Ahal zuen guztietan ezkutuan irteten zen etxetik futbolean jokatu ahal izateko. Umetan, praka eta alkandora asko urratu zituen baloiaren atzetik, eta horregatik, amak mantala bat janzten zion kalera irteten zen bakiotzean. Horixe izan zen, hain zen ere, ligako goleatzailearik onenaren ezizenaren arrazoia.

Iñaki Saez «Jaburu». Jaburu Oporto taldeko lateral beltza izan zen. Saez-ek postu horretan jokatzen zuenez eta oso beltzarana zenez, portugaldarraren izengoitia jarri zioten taldekideek. Barakaldoari goitizena gustatu omen zitzaion, izen hori jarri baitzion zabaldu zuen altzari-negozioari.

 

Iñaki Saez "Jaburu"

Iñaki Saez «Jaburu»

Manu «Pantera Arrosa» Sarabia. Jokalari luzea eta argala zen Sarabia. Haren gorpuzkerak eta ibilerak Pantera Arrosa marrazki biziduna gogorarazten zuten. Jokalari eztabaidatua izan zen Sarabia eta batzuen ustez, Pantera Arrosa bezain odolgabea zen Gallartakoa.

«Txupete» Larrazabal. Atzelaria izan arren, Larrazabalek gol asko sartu zituen penaltiak eta faltak jaurti ohi zituen eta. Aita izan zenean, golak ospatzen zituen txupete bat ahora eramanez. Poltsikorik ez zuenez, txupetea prakak estutzeko kordoiari lotuta eramaten zuen.

 

"Txupete" Larrazabal

«Txupete» Larrazabal

Joseba Etxeberria «Oilarra».  Elgoibarra 17 urte zituela heldu zen Lezamara. Oso gaztea izan arren, erakutsi zituen nortasunak eta ausardiak harritu zituzten taldekideak. Oilotegiren oilarra izan zen denbora laburrean.

Orain zuen txanda da. Aukera duzue zerrenda hau nahi beste luzatzeko.

2 Erantzun orain arte.

  1. Jon dice:

    Jose Iragorri esatariaren arabera, hona hemen gaur egungo taldearen izengoiti batzuk:

    Gorka «Bocajarro» Iraizoz, Fernando «El indomable» Amorebieta, Fernando «Madari, que es la pera» Llorente, Markel «Estilete» Susaeta, Andoni «Estatus» Iraola, Iker «Young Boy» Muniain, Oscar «Gudari» De Marcos…

    Aurreko denboraldietako batzuk:

    David «Llongueras» Lopez, Koikili «Espartaco» Lertxundi, Ustaritz «El Chofer» Aldekoaotalora, Fran «Seda» Yeste, Igor «Oso ondo» Gabilondo, Aitor «Mihura» Ocio, Ion «Bala» Velez, Asier «Cubatas» Del Horno…

    • hamaikaetabat dice:

      Beste historiko batzuk:

      German Etxebarria «Maneras», Jose Luis Bilbao «Bala Negra», «Caballo Loco» Lasa, «La Perla» Guerrero, Marcelino eta Ignacio Aguirrezabala «Chirri I eta II», Fernando Quintanilla «Txirri», «RockY» Lizeranzu, «Torito» Arieta, Isma «Esparrago» Urzaiz, «Jabali» Urtubi, Roberto Martinez «Tiko», «KuKo» Ziganda, «Chucky» Carlos Garcia…


Shares