hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 05 / 27

::Maite Gonzalez Bilbao.

Ostiraleko prentsa aurrekoaren ondoren, gero eta argiago daukat Urrutiak Bielsari datorren urtean jarraitzeko proposamena egin behar diola. Nire ustez Bielsak bi urtean primeran ulertu du zer den Athletic. San Mames, zale eta taldearen arteko lotura berezia sentitu du:

«San Mamés siempre reconoció los momentos de debilidad de su propio equipo. Te da la mano para que no te ahogues.» 
«Lo que hace histórico a un estadio no es la arquitectura, sino lo que pasó allí»
“San Mamés tiene una forma de comunicarse con los protagonistas. He podido observar los mensajes que emite a los jugadores»

VIDEO R.P BIELSA ( http://m.youtube.com/#/watch?v=S6vdnH5EDLQ )

Athletic-ekin erakusten duen maitasunaz gain, eta nire ustez, hori oso garrantzitsua da, beti pentsatu dut gauza bera, entrenatzailearen jarraipenaren aldekoa naiz. Talde honetan Bielsari oraindik lan asko geratzen zaio, gainera ez dut uste justua izango litzatekeenik aurtengo denboraldi kaskarraren ondoren Bielsak Athletic-i agur esatea.

Ez dakit zeren zain dabilen presidentea. Bielsaren jarraipena nahi badu proposamena egiteko unea da, eta horrela ez bada, argi eta garbi esan behar da eta beste entrenatzaile bat bilatu.

Mahai gainean izenak badaudela diote komunikabideetan. Alde batetik Ernesto Valverderen izena entzuten da. Nahiz eta orain Valentzian egon, berritzearen zain dago, baina oraindik ez du ezer sinatu. Entzuten den beste izena Cuco Zigandarena da, Bilbao Athletic-eko entrenatzailea.

Bietako edozein etorrita ziur nago ehuneko ehuna emango duela; gainera biak “etxekoak” dira. Hala ere, Valverde zein Ziganda, biak, aukera onak badira ere, ni neuk Bielsaren jarraipenaren alde egiten dut.

 

Bielsa Lezaman

Bielsa Lezaman

 

 

 

Erantzun bat orain arte.

  1. Patxi dice:

    Zoritxarrez, uste dut ez diotela kontratua berrituko; berriketa-lekuetan, Ziganda izango omen baita entrenatzailea.
    Urte bi hauen balorazioa eginez gero, gorabeherak izan dira. Lehen denboraldian, adibidez, hasiera kaskarraren ostean, jokorik ikusgarrienetakoa erakutsi zigun gure Athleticek; nik neuk ere pentsatzen nuen hastapenetako estilo hori ez zetorkiola ondo taldeari, hots, fruiturik ez ziola emango. Usteak erdia ustel, ordea! Gogoz eta garraz jokatzeaz gain, teknikaz ere jardun genezakeela agerian utzi baitzuten “lehoiek”.
    Bigarren denboraldia, berriz, bai korapilatsua! Izan ere, uda ondoan, Lezaman egindako berritze-lanen karietara, Bielsaren eta Urrutiaren arteko ika-mika sortu zen; geroago, ostera, beste hainbat gertaerak dar-dar eragin zioten erakundeari, hala nola: zenbait jokalariren “kulebroiak” (Llorente, Martinez, Amorebieta…); misterrak, aldageletan, esandakoen “filtrazioak”, etab. Horrek guztiak, dudarik gabe, zama itzela ekarri dio taldearen ibilbideari. Arazo horietako batzuen kudeaketa, ordea, nori zegokion, Bielsari ala Urrutiari?
    Esandako guztiagatik, eta J.M. Isasik bere artikuluan dioenarekin bat natorrelarik, Bielsari beste urtebete eman beharko geniokeela uste dut, bere “lana amaitzeke dago eta”.


Shares