hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 05 / 29

::Maite Gonzalez Bilbao.

1.739 partidu ofizial jokatu dira San Mames futbol zelaian. Agur esateko ordua heldu da. Domekako partiduan garrantzitsuena ez zen irabaztea edo galtzea, ezta ondo jokatzea edo ez. Denoi gustatuko zitzaigun partida on batekin San Mames-i agur esatea, baina ez zenez horrela izan, ez dut partida hau kirol aldetik analizatuko, ezta ohikoegi gertatzen ari diren jokalari batzuen ekintzak, Muniainenak adibidez. Benetan garrantzitsua denari buruz hitz egingo dut, sentimenduz beteriko partida izan zen.

Harmailetan giro berezia zegoen, eta nahiz eta partida oso ona ez izan, ez ziren animoak falta. Momentu oro geunden kantuekin, Bielsaren aldekoak, taldeari bultzada emateko, eta nola ez Katedralaren aldekoak; “Que bote San Mames” kantu mitikoa bai edo bai abestu behar zen.

Partida bukatzean malkoen unea etorri zen. Estadio osoa bufandak gora himnoa abesten, Athletic osatzen duten jokalari guztiak zelairatzean, eta ehun segundoko txalo zaparradaren ostean emozioei eustea ezinezkoa zen. Nire alboan zeuden pertsona nagusiek, San Mamesen nik baino bizipen gehiago izan dituztenak, jakina,, ezin izan zieten malkoei eutsi. Sentsazio oso arraroa izan zen, mila istorio bizi izandako zelaiari agur esaten genion eta. 100 urteko zelaiari agur. San Mames-ek ligako goleadarik handiena ikusi du, 1931ko otsailaren 8an Athletic-ek 12-1ekoa sartu zion Bartzelonari; Ligako eta Athletic-eko historiako goleatzailerik onenetarikoa ere ikusteko aukera izan du, Telmo Zarraonaindia “Zarra”.

100 segundo txaloak

100 segundoko txaloaldia

Milaka zale pasatu dira Katedraleko harmailetatik, eta bakoitzak oroitzapen berezi bat gordeko du. Niri momentu bakar batekin geratzea asko kostatzen zait … baina denak bihotzean gordeko ditut etorkizunean nire seme-alabei azaltzeko San Mamesek zuen magia!

Agur eta Ohore San Mames!!

 

http://m.youtube.com/watch?v=RdeJPWqEWyg&desktop_uri=/watch?v%3DRdeJPWqEWyg

 

azken partida ofiziala

azken partida ofiziala

harrobian eta talde nagusia

harrobia eta talde nagusia

Erantzun bat orain arte.

  1. hamaikaetabat dice:

    Triste irten nintzen San Mamesetik. Tristea izan zen azken partida galtzea. Tristea izan zen San Mamesi agur esatea eta tristea iruditu zitzaidan partidaren osteko omenaldia.
    Zelairatu zirenak etokizuna dira, zelai berrian protagonistak izango direnak. Igandean, berriz, agur esan genien lehengo denborei, aspaldiko jokalariei, Athletic maitatzen irakatsi zigutenei, mila bider entzundako istorioei, markarik gabeko kamisetei, Jose Maria Mujikaren kronikei, Garairen tribunari, bost hogerleko umeentzako sarrerei, gurean jokatu duten talde handiei, gure onetik atera gaituzten arbitroei, Rompecascos-i, egurrezko markagailuari, San Mameseko arkutik partida guztiak ikustera joan direnei… Horiek guztiak egon ziren San Mamesen,zale guztion gogoan, baina ez zuzendaritzak antolatutako omenaldian.


Shares