hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 05 / 30

::Begoña Viñuela.

Zer da Kaligrafia Bilbao? Zer egiten da? Nork egiten ditu gauza horiek?

 

Zergatik eskuz idatzi ordenagailuak errazago eta arinago egiten badu?

Erantzuna erraza da. Ez da gauza bera. Gauzak denbora emanda, polito eginda eta Ctrl+Z sakatu barik eginda, askoz hobeto ateratzen dira. Hainbeste teknologia, hainbeste ordenagailu eta makinak aspergarriak dira. Horretarako dago Kaligrafia Bilbao, eskuz idatzitako gauzetara bueltatzeko.

Lehenik eta behin, Kaligrafia hitzak, «idazkera ederra» esan nahi du eta horixe egiten dut, testuak, esaldiak, izenak eta zentzua duen edozer polito idazten saiatzen naiz.

Bego Viñuela naiz, Arte Ederrak ikasi nituen eta hizkiez liluratuta, Bartzelonara joan nintzen Tipografia izeneko master bat ikastera. Momentu hartatik hona, herrialdez herrialde joan naiz Europan zehar kaligrafia ikasten eta gero, Bilbon bertan, noizean behin, ikastaroak antolatzen ditut.

Baina egia esan, zertarako balio du guzti honek? Ba gauza askotarako: enpresa baten logotipoa egiteko, testuei eta kartelei balioa eransteko eta abarretarako. Esate baterako, gutunak, izenak, ezkontzetarako gonbidapenak eta abarrak idazteko.

Zer egin behar da, antolatzen ditudan kurtsoetan interesa baldin baduzu? Lehenik eta behin, argi utzi behar dut edozeinentzat direla; bakarrik behar da ilusioa eta interesa eta gauzak kontu handiz egitea gustatu behar zaizu; materiala eta praktika, nire esku.

Eta amaitzeko, maiatzaren 23tik ekainaren 24ra arte, CranArte Gráfico-n (Gordóniz, 11 Bilbo) ikusgai duzue nire lehenengo erakusketa, espero dut zuen gustukoa izatea.

Laster arte!

 

Nire lanak ikusteko: www.begovinuela.com eta www.caligrafiabilbao.com web orrietan eta /Caligrafía-Bilbao Facebook-en.

 

Kaligrafia Bilbao

Kaligrafia Bilbao

Kaligrafia Bilbao

 

 

Erantzun bat orain arte.

  1. Jon dice:

    Oso interesgarria Bego, ea datorren urtean ikastaroren bat antolatzen dugun euskaltegian bertan.
    mila esker


Shares