hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 07 / 2

::Maite Gonzalez Bilbao.

Gaurko post-a desberdina izango da; ez da Athletic-en inguruan izango. Baina futbolarekin zerikusia dauka edo, hobeto esanda, futbol eta kirolaren inguruan mugitzen den negozioarekin.

Ohikoa da “talde handietako” izarrak, futbolean jokatzeaz gain, beste hainbat negoziotan ere ibiltzea; horrela, bada, batzuek modelo gisa ere lan egiten dute. Zeregin honetara heldu den azkena Leo Messi izan da, eta bere argazkiak ikusita oso harrituta geratu naiz, baina ez gustuko ditudalako, guztiz kontrakoagatik baizik.

Messi futbol zelaian bikaina da, baina modelo bezala … etorkizun txikia! Arroparik dotoreena jantzita ere, edo argazkiak  ingururik politenetan egin arren, ez du kamerarekin konektatzerik lortzen. Pertsona oso lotsatia eta txepela da eta hori argazkietan nabaritzen da. Argazki hauekin Messi-ren alderik sexyena ateratzea bilatzen zuten … Ba ez dute lortu!!

Zertan ari ziren pentsatzen Dolce & Gabbana Messi irudi bezala kontratatzerakoan? Aurreko urteetan Italiako futbol selekzioko jokalariak ziren marka italiarraren irudia, eta zelako diferentzia dagoen! Argazkiak ikusi eta berehala antzematen dira batzuen eta bestearen bertuteak.

 

 

calcioren galtzontziloak

calcioren galtzontziloak

messi modelo lanetan

messi modelo lanetan

Erantzun bat orain arte.

  1. Supersagu Beltza dice:

    Iruzurgile modeloa esan nahi duzu? Eskerrak ez zioten argazkia atera galtzontzilo horiek jantzita, askok BABY MOCOSETEtzat hartuko zuten eta!


Shares