hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 07 / 16

::Maite Gonzalez Bilbao.

Urtero bezala uztaila heltzerakoan Pirinioek kolore laranja hartzen dute. Euskaltel Euskadiko ehunka zale txirrindulari euskaldunak animatzera hurbiltzen dira. Egia esanda, euskaldunok oso txirrindularitza zaleak gara eta talde desberdinetako txirrindulariak animatzen ditugu. Aipatzekoa da  Andy Schleck Pirinioetako etapa baten ondoren twitter-en idatzitakoa, gainera euskaraz!!:

Mila esker euskal zale guztiei zuen babesagatik! Munduko zale onenak zarete!! Alpeetan nahi zaituztet …”

Andy Schleck-en txioa

Andy Schleck-en txioa

 

Marea laranja, Samuel Sanchez-ek esaten duen bezala, paregabea da, talde profesional guztien inbidia da. Nire ustez txirrindularitza kirolik gogorrenetarikoa da, benetan ikaragarrizko esfortzua exijitzen duena. Aldi berean, kirol honek txirrindulariengandik hurbil egotea uzten dizu, eta eurentzat oso berezia izan behar da, zaleen adorea hurbiletik sentitzea!

marea laranja

marea laranja

Indarrak huts egiten hasten direnean hor daude euskal zaleak errepidean pasillo estu bat egiten, ikurrina eskuan eta oihuka, momentu ahaztezina izan behar da hori, eta horrela aitortu zuen Mikel Nievek,  Euskaltel Euskadiko txirrindulariak:

“Ohore eta plazer bat euskal zale guztien artetik igarotzea!! Sekula ahaztuko ez dudan momentua!! Mila esker!”

Pirinioetako esperientzia probatzen duten gehienek errepikatu egiten dute Tour-eko etaparik berezienetako batez gozatzeko.

2 Erantzun orain arte.

  1. Jon dice:

    Arrazoi duzu esaten duzunean jendeak errepikatu nahi duela. Orain dela 3 urte, lagunekin Tourmaletera joan nitzen eta aurten ere, Pirinioetara joan naiz beraiekin. Hain zuzen, Hourquette de Acizan mendian. Giro ederra egon zen, Euskal Herriko lagun asko egin genituen eta noski, kamiseta laranja asko ikusi genituen.

  2. Supersagu Beltza dice:

    Marea horrek jarraipena izango ahal du datozen urteetan!


Shares