hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 07 / 18

:: Maite Gonzalez Bilbao.

Duela egun batzuk Lezaman emandako prentsaurrekoan kazetariek Ernesto Valverde eta Carlos Gurpegiri Muniaini buruz galdetu zieten. Muniain denboraldi-aurrean hasteko falta zen jokalari bakarra zen, baina prentsan bazeuden Muniainen inguruko zurrumurruak.  Gainera, Gurpegik zein Valverdek emandako erantzunek ez naute ez ase, ezta lasaitu ere.

Iker Muniainek  itzulera hiru egunetan aurreratzea erabaki du. Uztailaren 18an itzultzeko baimena zuen Israelen Espainiako Selekzioarekin jokatzen egon zelako, baina astelehenean Lezamara bertaratu zen. Egun horretan honako hau aitortu zuen prentsaren aurrean: “ izan nintzen jokalaria berriro ere izan behar dut”

Munian denboraldiko lehen saioan

Munian denboraldiko lehen saioan

Muniainen debutaren egunetik itxaropen handiak jarri dira jokalari honengan, maiz esan da landu gabeko diamantea dela, baina lau denboraldi daramatza lehenengo taldean eta nire ustez, probetxuzko jokalaria dela erakusteko ordua heldu zaio. Azken denboraldian Muniain nahiko eskas aritu zen zelaian eta zaleen artean hizpide izan zen. Azken asteetan, berriz, zelaitik kanpoko ibilerengatik denen ahotan egon da.

Taldearen onerako Bielsaren lehen urteko Muniain berreskuratu behar dugu. Azken denboraldiaren errendimendu baxuak eta izaera bereziak  jokalariaren etorkizunaren gaineko zalantzak sorrarazi dituzte. Gainera, aisialdiko ateraldiek ez dute beraren irudia hobetzen batere laguntzen. Azkeneko xelebrekeria Eivissan egin zuen, Gran Hermanoko partaideekin parrandan joan zenean. Nire ustez, arazoa ez da hori, berak jakingo baitu zein jenderekin erlazionatzen den. Txarrena erakutsitako jarrera da, sare sozialetan eskegitako argazkietan Athletic-eko kapitainaren besokoa jantzita agertzen da, eta hori lekuz kanpo dago erabat! Batzuetan, Muniainenak ikusita, Gutiren irudia etortzen zait burura, distantziak salbaturik, noski!

Jokalariarekin pixka bat gogorra izan naizela pentsa dezakezue, baina zaleek pazientzia galdu baino lehen gauzak diren bezala esan behar direla uste dut. Zorionez, egun hauetan erakutsitako jarrerak erakusten du nafarra konturatu dela, bai zelaian bai zelaitik kanpo, maila hobea eman behar duela eta hori lortzearren lan egiteko prest dagoela.

Erantzun bat orain arte.

  1. Patxi dice:

    Zurekin ados nago; izen ere, aurreko denboraldia joan ziztaion, probetxuzko ezer egin barik. Agian, kezkatuta ibiliko zen taldekide batzuek hanka egin eta bera Athleticen geratu beharraz.
    Dena dela, bada garaia, berriro ere, ganoraz ekin diezaion, bestela…


Shares