::Joseba Ibargutxi.
Astebururako zerbait ezberdina egin nahi baduzu, hona hemen ideia bat, erreza eta dibertigarria, geuk egin genuena …
Txango polita iruditu zitzaigun, uretan, berotik ihesean, ibaian zehar ibiliz eta sobao pasiegarrak gosaltzeko … Bai burutazio ona dela!
Interneten bidez Vega del Pasen barrankismoa bazegoela ikusi genuen, badago beste hainbat lekutan, baina hauxe zen aurkitu genuen lehena. Abentura enpresa batekin harremanetan jarri ginen eta ibilbiderik errazena kontratatu genuen.
Vega del Pas herrixka polita da (niretzat herri guztiak dira zoragarriak), ongarri usainekoa (mmmhh … beti pentsatu dut behi-simaurra norbaitek erregistratu beharko duela eta lurrina merkaturatu)
Vega del Paseko landa-etxe batean igaron genuen laua, polita eta lasaia, barauskarria eskasa izan arren (Bilbotarrok gosari ederra behar dugu eguneko beharrak hasteko).
Garrantzi handiko oharra: goiz jaiki beharko duzue ekintza hauetarako, oro har, zenbait enpresa daude jarduera hauek egiten, eta horietako batek talde handi batekin aurrea hartzen badizuete … akabo! Banan-banan joan behar da eta aurrekoak motel ibiliz gero, itxaronaldiak gogorrak izango dira eta hipotermiak jota amaitu ahalko duzue!
Baina gatozen harira! Goiz geratu ginen elkarpuntuan gidariarekin (herrian bertan, bederatzi eta erdietan) eta lauzpabost minutuan,ibai ondoan geundela ,hasi zen gidaria lehenengo argibideak ematen. Materialak, hau da, neoprenoak, eskarpinak, kaskoak eta abar enpresaren esku, bainujantzia eta zapatila zaharrak besterik ez genuen eraman behar izan .
Atzekoz aurrera egin genuen aurreneko ibilbidea, hots, ibai alboko bidetik gora joan ginen ordu erdi batez uretan sartu baino lehen. Iritsitakoan uretara! Oinez eta igerian, tarteka, hainbat putzurekin egin genituen topo, hura ur freskoa! Gero lau metroko salto bat egin behar izan genuen putzura … Zelako komeriak!! Egia esan jauziak ez dira beharrezkoak, putzu guztiak ertzetik egin ahal baitira. Hiru salto gehiago, bost, bederatzi eta hiru metrokoak, azken hau zuhaitz enbor batetik (zubi baten moduan kokaturik). Horrez gain, sei metroko tobogan natural batetik irrist egin ginen, eta behin baino ez genuen rappel egin ur-jausi batetik. Hori bai, sekulakoa!
Hiru orduz iraun zuen txangoak gutxi gorabehera eta ezin deskribatu zirrara! Eguraldia lagun gazteentzat nahiz helduontzat kristoren txangoa izan zen!
Vega del Pas: http://http://www.ayto-vegadepas.com//
Bazkaltzeko: http://www.tripadvisor.es/Restaurant_Review-g2052839-d2052590-Reviews-Casa_Frutos-Vega_de_Pas_Cantabria.html
Multiabenturako enpresa: http://www.h2ur.com



![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Bai ideia zoragarria! Ea beste bat egiten dugun. Eskerrik asko txangoa gurekin partekatzeagatik