hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 08 / 28

::Maite Gonzalez Bilbao.

Pablo Orbaiz-en erretiroa dela eta, post honen bidez eskerrak ema nahi nizkion Athletic-en egindako urteengatik, baita klubean bere etapa bukatu zenean izandako errespetuagatik ere. Bilbotik lehenengo Grezia eta gero Errusiarako bidea hartu zuen, eta Olympiakos eta Rubin Kazán taldeetan bere karrerako azken urteak eman zituen, Europa Leagueko partidak jokatuta.

Orbaiz Lezaman

Orbaiz Lezaman

Orain dela bi denboraldi, Athletic utzi zuenean, ez zuen merezitako agurra izan, nahiz eta San Mamesen jokatutako azken partidan berdegunean minutu batzuk egin eta zaleen txalo zaparrada jaso, nire ustez beste zer edo zer egin beharko zaio. Athletic-en hamaika urte egin eta gero, eta taldeko kapitaina izan eta gero, errekonozimendu bat egin behar zaio. Gure taldea, baita zaleak ere, jokalariak tratatzeko modu zuzenagatik nabarmendu dira beti!!


Shares