hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 08 / 30

::Maite Gonzalez Bilbao.

Hainbat hilabeteren ostean, irailaren 16an, astelehena, San Mames Barria estreinatuko dugu, nahiz eta oraindik zelaia bukatu barik egon. Oso egun inportantea da Athletic-eko zaleentzat, baina datu hau, beste askotan bezala, ez dute kontuan izan partiden ordutegiak jarri behar dituztenek, Javier Tebas LFP-ko presidenteak barne.

Tebas, LFPko presidentea

Tebas, LFPko presidentea

Etxean tokatu zaizkigun lehen bi partidak ordutegi kaltegarriak izan dituzte. Lehenengoa, Anoetan jokatu zena, Aste Nagusiko egun handian jarri zuten, gaueko hamarretan. Milaka pertsona Donostiaraino mugitu behar zirela kontuan izanda nahiko desegokia dela uste dut. Eta zer esan  Athletic eta Celtaren arteko partidaren ordutegiari buruz? Ez zait batere aproposa iruditzen, baina badakigu mundu honetan telebistek agintzen dutela.

San Mames-eko estreinaldia noiz izango den orain dela asko dakigu, seinalatutako data da askorentzat, eta telebisten negozio honetaz enkargatzen direnek negozioa ikusi dute. Orain dela aste batzuk, artean partida noiz jokatuko zen ez genekienean, Manu Carreñok, CUATRO telebistako kazetariak, San Mameseko lehenengo partidan egongo zela esan zuen, beraz, bada dudarik hau negozio hutsa dela eta zaleen interesak alde batera uzten direla? Nik ez dut zalantzarik!!

Manu Carreño

Manu Carreño

Aurten behin baino gehiagotan astelehenean jokatuko dugula uste dut. Europan ez jokatzearen ondorioetako bat da hori. Gainera lehen aipatutako Tebas-en esku baldin badago, negozio hau modu negargarrian gestionatzen duenaren esku, ez dugu “laguntzarik” izango. Athletic talde deserosoa de Tebas-entzat, klubak jarrera kritikoa mantentzen baitu telebistetako diruaren banaketari buruz.

Badakite Athletic-eko zaleek, partida edozein egunetan eta edozein ordutan jarrita, erantzun eta zelaia beteko dutela, horretaz aprobetxatzen dira. Baina orain arte ikusi duguna ikusita, badakigu denboraldi honetan zer datorkigun, astelehena gure futbol eguna izan lei!!

2 Erantzun orain arte.

  1. hamaikaetabat dice:

    Tebas Dmitry Piterman-en abokatua izan zen. Piterman-en agintaldian Racing eta Alaves desagertzeko zorian egon ziren ukraniarrak kinka karrian utzi zituen eta.Urteak pasata, zelan da posible Tebas taldeen interesak defendatu behar dituen erakundearen presidentea izatea?

  2. Patxi dice:

    Diozun moduan, zaleek ez, telebistek agintzen dute, zoritxarrez, partiden egunak eta orduak ezartzerakoan.


Shares