hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 09 / 2
  • ::Mikel Etxebarria.

Uda irakurtzeko une aproposa da. Nik irakurritakoak komentatuko dizkizuet, liburu baten laguntzaz kurtso hasiera hau “gozoago” gerta daiteke eta.

 

“El verdadero caso de Harry Quebert”

Eleberri honekin Jöel Dicker-rek Lire saria(frantsesez idatzitako urteko eleberririk onena)irabazi zuen. Aspaldi Ingalaterra Berrian gertatutako hilketa baten inguruko ikerketa. Hilketa idazle eta irakasle ospetsu bati leporatzen diote. Harry Quebert-en errugabetasunean sinesten duen bakarra krisian dagoen idazle gaztea da, Quebert-en ikasle ohia.

Kontakizun bizia eta ironikoa. Umorezkoa ez bada ere, barre algarak eragin dizkidate pasarte batzuek.

Oso gomendagarria portada-verdad-sobre-caso-harry-quebert[1]

“El secreto del Nilo”. Antonio Cabanes.

Antzinako Egipton girotutako liburua. Neferthor idazkaria Akhenaton eta Nefertitiren iraultzaren lekuko izango da. Neferthor-rek iparra/hegoa, politeismoa/monoteismoa, Menfis/Tebas, Ra/Amon… orduko Egiptoko tirabirak aurkezten dizkigu. Liburu mardula, datuz betea. Gaian oso interesaturik ez dagoen irakurlea asper daiteke. Abenturez gozatzea gustuko duenari luze samarra iruditu ahal zaio, gehiago baita historia-liburua eleberria baino.

imagesCARG9MAO

 

“Venganza de Sangre”. Sebastian Roa.

XIII mendeko zaldun baten abenturak, Aragoiko koroak Mediterraneo Itsasoan zeharreko hedapena eta tenplarioen desagerpena deskribatzen ditu. Abenturaz betetako liburua. Horrelakoak gustatuz gero, interesgarria. Beste kontu bat da antzeman daitekeen katalanen aurkako jarrera manikeoa.

PORTADA DEFINITIVA B BOLSILLO 301 X 467[1]

 

Animatu, eta gomendatu zuen gustuko liburuak!!!

 

Erantzun bat orain arte.

  1. Josefa dice:

    Nire ustez, horietako azkena onena da eleberri istorikoa gustatzen zaidalako. Hala ere, udan zehar nahiago dut idazle klasikoak, esaterako, Jules Verne edo Emilio Salgari. Kilinikan nagoen bitartean, nire atsedenaldietan irakurri ditut Salgariren «Mompracemeko Tigreak» eta Verneren «Tximist berdea» eta «Munduko buelta 80 egunetan».


Shares