hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 09 / 17

::Maite Gonzalez Bilbao.

Urduritasuna, kuriositatea, ikusmina, tristura beste zelaia zegoen lekuan hutsunea ikustean … Ehunka sentimendu batera izan nituen bart gauean. Baina etorkizunari paso emateko ordua zen.

Gaueko hamarrak, argiak piztuta eta han geunden berriz ere San Mames-en, gure etxean. Beste 100 urte edo gehiagori aurre egiteko.

Atzo dena berria zen zaleentzat. Sarrera berri bat, jesarleku berria topatu behar, alboan dauden kide berriak ezagutu … Dena ezezaguna, baina etxean sentitzen ginen. Ohitura eta tradizio berberak mantentzen ditugu eta hori ezinbestekoa da San Mames-eko izpiritua mantentzeko.

Iraolaren gola.(Borja Aguadoren argazkia)

Partida aurreko ospakizuna.(Borja Aguadoren argazkia)

Zelaia ikaragarria da. Kostatu egin zitzaidan partidan arreta jartzea, zelaiaren detaile guztiak ikusi nahi nituen. Baina hor zeuden Erik Morán eta Iago Herrerín, atentzioa partidara erakarri zidatenak. Ez zen atezainarentzat gau ona izan, baina niri konfiantza ematen dit; nire ustez konfiantza eman behar zaio, beste batzuekin nahiko pazientzia izan baitugu.

San Mames “Barria”-ren lehenengo gauean gol festa izan genuen, eta sarritan gertatzen denez,  ordua eskatzen bukatu genuen. Futbol maila ez zen handia izan, baina pixkanaka- pixkanaka baloiaren jabetza gero eta handiagoa izan Athletic-entzat.

Partida aurrera ateratzea oso garrantzitsua izan zen, normalean ez baita erreza izaten, eta Athletic-i asko kostatzen zaio markagailuari buelta ematea partida kontra jartzen zaienean. Eta zer esan partida erabaki behar zuen golaz? Beñat Etxebarriaren gola ikaragarria izan zen! Ezin zaio trabarik jarri, zelako jokaldia eta batez ere zelako bukaera eman zion, ederra benetan!

http://www.youtube.com/watch?v=GHzLVN2nSvE

Athletic-en partidak badakigu nolakoak diren, beti bihotza ahoan. Celta-k arriskua sortzen zuen Athletic-en areara hurbiltzen zen bakoitzean. Defentsak ematen duen ezegonkortasun sentsazioa berehala hobetu behar da, bestela zaleok asko sufrituko dugu.

Beñaten gol zorzgarria.

Beñaten gol zorzgarria.

Liga aurrera doa eta momentuz, apurka-apurka eta apaltasunez, 12 puntutik 9 lortu ditugu. Talde honek hobekuntzarako tarte handia dauka; beraz, denboraldi on baten aurrean egon gintezkeelako susmoa daukat … espero dut hala izatea!!

Aupa Athletic!!

2 Erantzun orain arte.

  1. Patxi dice:

    Diozunez, izugarri hobetu beharko dute atzean, baina itxura txarra ez du talde honek, ez horixe!

  2. mikel dice:

    Ni atezainak kezkatu ninduen.Osasunaren aurkako partidan susto galantak eman zizkigun goitik zetozen baloietan. Astelehenean, bi irteera zorotan bi penalti (bat ez zuen arbitroak pitatu)eta hirugarren aurkako gola. Huts larri gehiegi partida bakar batean. Atzoko kirol-saio batzuetan Herrerin bezalako atezain ausartak nahiago dituztela zioten. Nire ustez, ausardia ona da «gehitzen» duenean, baina puntuak kentzeko balio duenean, ezin da positibotzat hartu.


Shares