hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 09 / 21

:: Maite Gonzalez Bilbao.

Llorente damu izango da Bilbotik irten izanaz. Athletic-en denboraldi hutsala egin ondoren, aurrelaria izar bat izango balitz bezala heldu zen Turin-era. Bere helburua Italiako txapeldunaren, Juventus-en, izarretako bat izatea zen, baina gauzak oso desberdinak izan dira. Llorente aulkira zokoratua izan da. Carlos Tévez, udako beste fitxaketa, aurrelari titularra da eta Llorentek orain arte ez du postua kentzeko gaitasunik izan.

Gainera, egoera honek luze joko duela dirudi. Zapatuan Antonio Contek, Juventus-eko entrenatzaileak oso argi utzi zuen zein zen Llorentek taldean zuen lekua. Zapatuko  partida garrantzitsua zen zaleentzat, egutegian gorriz markatuetako horietako bat, Juventus eta Milango Inter-en arteko Italiako derby handia. Nahiz eta partida horretarako Mirko Vucinic, Juventus-eko aurrelaria, arazo fisikoengatik duda izan,  Tevez-en alboan jokatu zuen. Partida desblokeatzeko Conte-k Fabio Quagliarella atera zuen, Llorente aulkian utzita.

Halako gutxi salduko omen dira

Halako gutxi salduko omen dira

Talde bateko laugarren aurrelaria izatea, eta bost partida ofizialetan bi minutu soilik jokatzea ez da oso itxaropentsua izar gisan zihoan norbaitentzat. Badirudi momentuz porrot egin duela. Prentsa italiarrak jokalaria erritmo falta duela dio, baina bazekiten zelako jokalaria fitxatzen zuten eta zein egoeratatik zetorren.

Ez dakit nik Llorenteri prentsa italiarrak dioena asko gustatuko zaion, are gehiago kontuan hartzen badugu, lehoi ohiaren ustean Bilboko prentsa bere irteeraren errudunetako bat izan zela. Egunkarietan portada bat baino gehiago izan da aurrelariarentzat, azkenengoan gainera, oso argi utzi dute jokalariaz duten iritzia. Zer pentsatuko du Llorentek “Tuttosport” kirol egunkariari buruz?

IItaliako prentsaren zalantza

Italiako prentsaren zalantza

Fernando Llorente-ren oraina oso korapilatsua izaten ari da, Juventus-eko hamaikakoan leku bat aurkitzeko gaitasunik gabe. Horrelakorik ez zitzaion gertatuko Athletic-en geratuz gero, baina berak jokalari bezala hazi nahi zuen, baina badirudi bere karreran pausuak atzera ematen ari dela.

Athletic-en jarraituz gero, ziur nago partida gehienetan titular izango zela. Baina Llorentek ulertu behar du Athletic-en jokalari garrantzitsua izan arren ,beste taldeetan ez duela horrela izan behar. Athletic-en zuen estatus-a beste talde batean lortzea oso zaila izango du. Edozein taldek ikaragarrizko merkatua du jokalariak fitxatzeko, baita fitxatutakoa ostikada batez kanporatzeko ere.

450 minutu ofizialetik 2 minutu jokatu izana oso estatistika pobrea da, batez ere udan Brasilgo munduko txapelketa jokatu nahi duen aurrelari batentzat. Gauzak horrela jarraituz gero, bere parte hartzea munduko txapelketan ezinezkoa izango da.

Llorente-ren kasuarekin etorkizuneko jokalari askok ikasi dezakete. Athletic-en jokatzeak eta arrakasta izateak ez du ziurtatzen beste talde batean arrakasta izatea. Kasuak egon badaude, esaterako, Javi Martinez. Baina aitortu behar da Martinez jokalari ikaragarria dela eta edozein klubek nahiko lukeela bere taldean izatea.

Llorente-rena Athletic-en dena lortu zezakeen mutil baten istorioa da, baina jokalari bezala “hazteko” taldea uzteko erabakia hartu zuen. Urte eta erdi darama ia-ia langabe, eta  ametsik handiena galdu dezake, internazionala izatea!

 

 


Shares