hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 09 / 30

::Maite Gonzalez Bilbao.

Kostata baina pixkanaka – pixkanaka Athletic bere lekua topatzen ari da. Nahiz eta Betis-en aurkako partidan aukera asko behar gola egiteko, Athletic-ek indarra eta futbola erakutsi zuen, eta hori beti seinale ona da. San Mames Barri-ko bigarren partida, eta lehenengoan bezala  markagailuari buelta ematea tokatu zitzaigun. Horrek sufritzea suposatzen du, behintzat nire kasuan, baina oraintxe bertan sinatuko nuke  guztiak irabaztea nahiz eta partidak aldapan gora jarri.

De Marcosen gola

De Marcosen gola

Arduratzen nauena Aritz Aduriz-en gol falta da. Aurrelariak bost partida titular gisa jokatu ditu, 450 minutu golik sartu gabe. Taldeko lehenengo aurrelaria izateko zenbaki oso kaxkarrak dira. Gainera, askotan partidetatik ezabatu egiten da, eta komeni ez zaizkion gerretan sartzen da aurkako taldeetako jokalariekin. Adurizek horrela jarraituz gero, Kike Solak, sendatzen denean, ez du arazo handirik hamaikakoan leku bat lortzeko. Hala eta guztiz ere, zenbaki oso onak ditu Athletic-ek, 12 gol sartu dituzte  zazpi golegileren artean, pena Aduriz haien artean ez egotea. Espero dezagun pasa den urtean bezala 18 gol edo gehiago lortzea.

zurigorriak gola ospatzen

zurigorriak gola ospatzen

Betis-en aurkako partidan harrigarria iruditu zitzaidan Beñat Etxebarriak penaltia jaurtitzea. Ez dut Etxebarriaren gaitasuna zalantzan jartzen, baina Betis bere talde ohia  izanda, desegokia zela uste dut. Azken batean ezagunak ziren eta horrek penalti bat botatzeko orduan garrantzi handia dauka.

Gaurko partidarekin aste zoro honi bukaera emango diogu, 3 partida aste batean. Bat irabazi eta bestea galdu, Granadan balantza garaipenen alde inklinatuko ahal da!

2 Erantzun orain arte.

  1. Patxi dice:

    Neuk ere uste dut, penaltia, ez zuela Beñatek bota beharko, Ibaik baizik; bolada onean baitzegoen.

  2. jon dice:

    Sara Betiseko atezaina aurtengo fitxajea da. Ez zen Beñatekin egon eta San Mamesen jende askok esaten zuen Sara eta Beñat elkarrekin entrenatzen ibili zirela baina ez da egia.


Shares