::Maite Gonzalez Bilbao.
Nola da posible Betisen aurkako partidarekin konparatuta, astelehenean hain partida txarra egitea? Ulertezina da! Ernesto Valverdek hamaikakoa errepikatu zuen,baina taldeak ez zuen zerikusirik izan aurreko astean ikusitakoarekin. Badirudi aurten onena eta txarrena egiteko gai izango garela.
Partidako datu batzuk ikusi eta gero harrituta geratu nintzen, adibidez, 80 baloitik gora galdu zituen Athletic-ek . Datu hau oso esanguratsua da zelaian gertatu zena ulertu ahal izateko. Ander Herrera eta Beñat Etxebarria, jokoa sortu behar duten jokalariak, desagertuta egon ziren partida osoan eta normalean baino akats gehiago egin zituzten. Gainera, bilbotarrak penaltia egin zuen eta hor hasi zen Athletic-en amaiera Los Cármenes futbol zelaian. Eta noski, ez zait ahazten Aduriz-en gol falta, horrek min handia egiten dio taldeari, baina era berean aitortu behar da bere aldaketaren ostean hutsune handia nabaritu zela.
Gainera, Granadak ez zuen etxean jokatutako hiru partidatik bat ere irabazi, ezta golik sartu ere. Baina sarritan gertatzen den bezala Athletic-ek bultzada bat eman zion behe-mailakoa zen talde bati.
Asteleheneko partida irabaziz gero laugarren postuan egongo ginen, hau da, Champions postuetan. Badakit liga hasieran gaudela era Europan pentsatzen hasteko goizegi dela, baina egia esan, ilusioa egiten zidan Athletic postu horietan ikusteak. Baina astelehenekoa ikusi eta gero, argi dago ez duela merezi. Postu horietan egoteko talde erregularra izatea ezinbestekoa da eta. Beraz, Athletic-ek lan handia dauka aurretik.



![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



