Iaz bezala, aurten ere hamaikaetabatek Correok antolatutako Artxandarako igoera egiteko asmoa dauka. Urriaren 20an , goizeko 11: 00etan izango da. Ibilbidea honako hau da: Areatza – Unamuno Plaza – Begoña – Artxanda – Avril mendia – Etxebarria Parkea – Areatza.
Ez larritu! Ibilbide erraza da oso. 9,8 kilometrokoa da eta 2 ordu edo 2 ordu eta erdian egitea aurreikusten da. Avril mendian eta Areatzan hamaiketakoa egongo da. Gainera, amaitutakoan, opari bana banatuko diete izena ematen duten guztiei (iaz mendira eramateko makilak).
Izena emateak 2 euro balio du pertsonako eta lortutako diru guztia DYAri emango zaio. Interesaturik bazaudete, esan zuen irakasleei edo bidali mezua hamaikaetabat@juanmateozabala.com helbidera.
Mesedez, ahalik eta lasterren abisatu, sarrerak taldeka eskatzeko azken eguna urriaren 10a izango da eta.
Gogoratu familiakoekin edota lagunekin etorri ahal dela!


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Iaz egon nintzen eta oso ondo pasatu nuen.