hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 10 / 7
Iaz bezala, aurten ere hamaikaetabatek Correok antolatutako Artxandarako igoera egiteko asmoa dauka. Urriaren 20an , goizeko 11: 00etan izango da. Ibilbidea honako hau da: Areatza – Unamuno Plaza – Begoña – Artxanda – Avril mendia – Etxebarria Parkea – Areatza.
Ez larritu! Ibilbide  erraza da oso. 9,8 kilometrokoa da eta 2 ordu edo 2 ordu eta erdian egitea aurreikusten da. Avril mendian eta Areatzan hamaiketakoa egongo da. Gainera,  amaitutakoan, opari bana banatuko diete izena ematen duten guztiei (iaz mendira eramateko makilak).
Izena emateak 2 euro balio du pertsonako eta lortutako diru guztia DYAri emango zaio. Interesaturik bazaudete, esan zuen irakasleei edo bidali mezua hamaikaetabat@juanmateozabala.com helbidera.
Mesedez, ahalik eta lasterren abisatu, sarrerak taldeka eskatzeko azken eguna urriaren 10a izango da eta.
Gogoratu familiakoekin edota lagunekin etorri ahal dela!
iazko irteera

iazko irteera

Erantzun bat orain arte.

  1. armiarma beltza dice:

    Iaz egon nintzen eta oso ondo pasatu nuen.


Shares