hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 10 / 8

::Maite Gonzalez Bilbao.

Ez da posible izan San Mames barriko hirugarren partida beste garaipen batekin bukatzea.  Aurrekoetan bezala partidari buelta ematea tokatu zitzaigun, baina gauzak desberdinak izan ziren. Alde positiboa ikusi beharko diogu, ezin denean irabazi berdinketa ez dago txarto.

Partida hasieratik harrituta geratu nintzen Valverdek ateratako hamaikakoarekin. Nahiz eta Aritz Aduriz momenturik onenean ez egon, ustekabean harrapatu ninduen aurrelaria aulkian ikusteak, eta bere lekuan Oscar De Marcos ikusteak. Oso gustuko dut jokalari hau, baina ez nuen posizio horretan eroso ikusi. Aurrekoetan esan dudan bezala, nahiz eta Adurizek golik sartu ez, bere presentzia zelaian asko igartzen da. Hamaikakoan beste ezusteko bat aurkitu nuen, Laportek bere lekuan jokatuko zuen, lau partida ezker hegalean jokatu eta gero. Bazen ordua!

Athletic-en aulkia

Athletic-en aulkia

Aldaketei dagokienez,Valverderi arrazoia eman beharko diot Mikel Rico zelaian uzteagatik, gola sartu baitzuen. Baina aitortu behar dut Iturraspe-ren aldaketan Beñat zelaitik irteten ikustea ez zitzaidala batere gustatu, aldatua Rico izango zela pentsatu nuen. Herrera eta Beñat aldatzea oso esanguratsua da, Herrera bere maila onenetik oso urrun dagoen jokalaria da.

Etxetik kanpoko partidetan bizi izandako sentsazio txarrenak San Mamesen ikusi genituen. Granadaren aurkako partidan bezala, Gorka Iraizoz partidako jokalarik onenetariko izan zen . Atezain bat beste jokalarien gainetik nabarmentzea, bai onerako (geldiketa asko egiten dituenean) bai txarrerako (gol asko jasotzen dituelako) ez da seinale ona izaten.

Iraizozek lan bikaina egin zuen

Iraizozek lan bikaina egin zuen

Orain 15 egun dituzte ideiak argitzeko eta akatsak zuzentzeko. Eta batez ere desagertuta egon diren jokalariak, esaterako Herrera eta Muniain, indarberritzeko eta Vilareal-en aurka euren aurpegirik onena erakusteko.


Shares