::Maite Gonzalez Bilbao.
Noiz arte jasan behar ditu irainak Carlos Gurpegik? Azkenengoa San Mamesen izan zen Valentziaren aurkako partidan. Baina txarrena izan zen, jokalari baten partetik izan zela. Partida bukatu eta gero, Ever Banegak, Valentziako jokalari argentinarrak, “betiko gaiarekin” iraindu zuen Gurpegi.
Hainbatetan entzun behar izan ditu “yonki” eta “drogadicto” hitzak berari zuzenduta, baina aurrekoetan zaleen partetik izan ohi zen. Badakigu espainiar ligan zelako zaleak dauden. 2012. Urtean Calderon futbol zelaian hainbat kantika entzun behar izan zituen jokalari nafarrak. Madrilgo Atleticoren zaleen portaera lotsagarria dela argi geratu da behin baino gehiagotan, baina ulertezina da partida horretako arbitroaren portaera, ez zuen aktan irainei buruz ezer jarri. Berak ez zuela ezer entzun esan zuen. Arbitroa Teixeira Vitienes izan zen, agian gortasun arazoak ditu gizonak … zelako aurpegia!! Errazenera jo zuen: ez entzunarena egin zuen.
Futbol munduan denei ahoa betetzen zaie “Respect” estiloarekin, baina gero horrelako kasuak gertatzen direnean Ligako buruzagiek ez dute ezer egiten. Halakoetan erakutsi behar da zer den errespetua. Domekan gertatutakoaren harira, argi dago LFP-k neurriren bat hartu beharko lukeela Valentziako jokalariaren aurka, eta beharrezko balitz zigor bat jarri, ikas dezan. Futbolari askok teknika hau erabiltzen dute kontrako jokalariak euren onetik ateratzeko. Sarrera gogorrak zigortzeaz gain, ezinbestekoa da egoera hauetan ere zigor gogorrak jartzea, bestela ohiko kontua izango da jokalarien artean.


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)




Ez nau harritzen Banegaren portaerak. Badakigu, nolakoa den jokalari hau. Azken urteetan hedabideetan argentinarrari buruzko berri asko agertu izan dira. Besteak beste: Real Madrilen kamisetarekin argazki bat egitea (Valentzian zegoela), 6 hilabeteko lesioa bere kotxearekin orkatila apurtu eta bihurritu zuelako gasolindegi batean, alkoholemian positiboa ematea, webcamaren aurrean masturbatzea…Kalitate askoko jokalaria da, baina zelaitik kanpo ezin dezakegu berdina esan.
Cañizaresek bideoan esaten du halakoetan ezin dirala taldeak zigortu. Ez nago ados. Frente Atleticoek urteak daramatzate horrelakoak egiten eta taldeak ez du ezer egin haien kontra. Euskal taldeen aurkako partidetan Aitor Zabaletaren hiltzailaren goraipena gauza nabarmena, baina denak itsu eta entzungor.