hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 10 / 18

:: Mikel Etxebarria.

Euskal Herriko VIII Pintxo Txapelketak badu irabazlerik. Aurten,  Hondarribiko Gran Sol tabernako Mikel Muñoz gailendu da, sukaldari profesionalek zein herritarrek osatutako epaimahaiek  iritzi bera azaldu ostean. Mikel Muñozek bakailao ketu, foie, eta pokillo piperrez  egindako tosta prestatu zuen. Azken ukitua emateko, halako txapelketetan  ohiko osagai bihurtu diren soja saltsa eta modena ozpina ezin falta.

Ziur tosta hori oso gozo zegoela, argazkiak ikusita, behintzat, hala ematen du. Baina, non dago pintxoa?  Eztabaida aspalditik dator. Izan ere, aditu askoren ustez, txapelketetan parte hartzen duten jateko gozo horiek  pintxoak izan barik, “plater txikiak” dira. Horren harira, Ramon Roteta sukaldari handiak honako hau esan zuen: “Pintxo on batek zaporea eduki behar du, jaten erraza izan behar du , eta azkar zerbitzatu behar da. Gainera, lau mokadutan eta eskuekin jan behar dira. Plater txikiak, berriz, mahaian zerbitzatzen dira, eta mahai tresnak behar dira jateko”.

Aurtengo txapelduna. Argazkia "Noticias de Alava"tik aterata

Aurtengo txapelduna. Argazkia «Noticias de Alava»tik aterata

Baliteke adinagatik izatea, baina nik betiko pintxoak nahiago ditut: taberna zaharretako atun– gitartekoak (Pozas kaleko ardandegia), gildak (Zugastinobiako Zuriñe), tortilla pintxoak (Logroñoko Ignacio tabernakoak, adibidez), pernila (La Viña, Lago …), kroketak ( Areetako Zubia) … Konturatuko zaretenez, gehienek zotza daramate, hau da, pintxoen ezaugarri nagusia betetzen dute.

Nahi baduzue, azaldu nolako pintxoak gustatzen zaizkizuen eta esan non dastatu ahal ditugun. Ea denon artean “zerrenda gozoa” osatzen dugun!

Erantzun bat orain arte.

  1. Patxi dice:

    Bizkaiko eta Bilboko pintxo txapelketa, ostera, atzo hasi zen. Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, hona jo:

    http://www.bizkaia.net/Home2/bizkaimedia/Contenido_Noticia.asp?Not_Codigo=12279&idioma=EU&bnetmobile=0&dpto_biz=8&codpath_biz=8&SelTab=F

    Eta on egin!


Shares