hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 10 / 22

::Maite Gonzalez Bilbao.

Pasa den astean, Javier Tebas-ek, LFP-ko presidenteak, 10 eguneko epea jarri zuen Athletic-ek astelehenekin zuen “arazoa” konpontzeko. Tebas-ek zioen Athletic-ek partida gehiegi jokatu dituela asteko lehenengo egunean. Eta arrazoi du, astelehenetan jokatutako zazpi jardunaldietatik, Athletic-ek bost jokatu ditu.

Baina Tebas-en hitzak momentuz ezer-ezean geratu dira. Pasa den astean egindako deklarazioen ostean pentsatzen nuen zerbait aldatuko zela, baina asteazkenean egindako ordutegien esleipenen ondoren gauzak ez direla asko aldatu ikusi nuen. Beste partida bat gehitu behar zaio Athletic-i astelehenean.

Tebas, taldeen interesen "zaindaria"

Tebas, taldeen interesen «zaindaria»

Eragozpenik handiena zaleentzat da, batez ere etxean jokatzen diren partidetan. Ez da normala astean zehar futbol zelai batetik ia gaueko 12etan irtetea. Kanpoan jokatutako partidetan ez zait hainbeste axola, partida etxeko sofatik ikusten dugulako, baina hala eta guztiz ere ordua ez da egokiena.

Nahiz eta Tebas Athletic-i laguntzen saiatu, mundu honetan agintzen dutenak telebistak dira.  Athletic-ek jokatutako zortzi partidetatik lau CUATRO-k eman ditu,  hiru astelehenetan eta bat ostiralean, futbolerako oso ezohiko egunetan.  Baina logika dauka, CUATRO-k Athletic-en partidei esker bi eta hiru puntutan bere audientzia handitzen du eta.

Zaleok kokoteraino gaude Mediaset, Maediapro eta LFP-ri berdin zaizkielako futbola eta haien jarraitzaileak. Euren poltsikoaz bakarrik arduratzen dira, negozio hutsa!

telebistek taldeek baino gehiago agintzen dute

telebistek taldeek baino gehiago agintzen dute.


Shares