::Maite Gonzalez Bilbao.
Lau partida eta oraindik ez dugu San Mamesen porrota ezagutzen. Albiste oneko gaua izan zen astelehenekoa, nahiz eta hasiera batean arraroa izan Beñat Etxebarria eta Ander Herrera aulkian ikustea. Maila handikoak dira jokalari hauek, baina aitortu behar da ez nituela asko faltan bota, Mikel Rico eta Ander Iturraspe primeran egon ziren, lehenengoak gainera gola sartu zuen. Eta sartutako gola ez zen batere erraza izan.
Baina San Mamesen bizitako bolada onaz gain, albisterik onena Aritz Aduriz-en eskutik etorri zen. 600 minutu golik sartu gabe, maiatzaren 11tik ez zuen partida ofizialean golik sartu… datu hauek ikusita albiste bikaina da Aduriz-en itzulera. Jokalariari ere igartzen zitzaion lasaitasun aurpegia gola sartu eta gero, aurpegian agertu zitzaion irribarreak asko esaten du! Ea bide honetatik jarraitzen duen.
Eta joko – zelaian Teixeira izeneko arbitroa egonda, nola ez, epaile protagonista bihurtu zen. Baina eskerrak Athletic-en ez zuen eraginik izan, urduri jarri barik jokatzeari ekin genion, partida oso ona eginda aurkari ezagutezin baten aurka.



![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



