hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 10 / 26

 ::Mikel Etxebarria.

Asteazkenean  Bilboko Alondegian  hainbat euskaldun elkartu ginen Bilbon ere euskaraz egitea posible dela erakusteko. Ia 1.600 lagun solasean aritzeko. Pertsonaia ospetsuak zein oinezkoak, euskaldun berriak zein zaharrak, gazteak zein adinekoak … euskaraz egiteko gogoak guztiok berdindu gintuen. Ederra izan zen Iribar, betiko apaltasunez, gazte batzuekin berbetan ikustea edo Miren Agur Meabe mahaikide izatea.

Iribar Juan Mateo Zabala Euskaltegiko ikasleekin

Iribar Juan Mateo Zabala Euskaltegiko ikasleekin

Asteazkenekoa bezalako ekitaldiak garrantzitsuak dira, askotan entzuten diren aurreiritzien faltsutasuna erakusteko balio baitute. Zenbat bider entzun dugu Bilbo ez dela inoiz euskalduna izan? Eta Bilbon euskaraz apenas egiten delako hori? Baina datuak erantzunezinak dira eta datuon arabera, Bilbotarrok badugu harro egoteko arrazoirik. Izan ere, azken urteotan euskaldun kopuruak gora egin du etengabe, eta egun Bilbo da euskaldun gehien bizi den hiria.

Hala ere, ezin lasai eta gustura egon, bide luzea falta dugu eta. Erakundeen lana eta laguntza ezinbestekoak dira. Beste askotan bezala, herritarron nahia erakundeena baino azkarrago doa. Espero dezagun urte gutxi barru Osakidetzan hitzordua euskaraz eskatzea odisea ez izatea, edo hainbestetan entzun behar dugun “gaztelaniaz mesedez” salbuespena izatea.


Shares