hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 10 / 31

:: Maite Gonzalez Bilbao.

Asteleheneko gaua oso garrantzitsua zen, 5. eta 6. sailkatuen arteko norgehiagoka, Getafe eta Athletic-en artekoa. Talde biak europar postuetan, eta puntuetara berdinduta, partida klabea zen, bai edo bai irabazi behar zena sailkapenean pausu bat aurrera emateko. Eta egia esanda, ni ez nengoen batere konbentziturik, are gehiago Getafeko futbol zelaian geneukan estatistika jakinda, jokatutako bederatzi partidetan zurigorriek ez baitzuten garaipenik lortu. Baina astelehenean Getafen geneukan begizkoa hautsi genuen!

Partidan garaipena lortzeko beharrezkoak ziren astro guztiak lerrokatu ziren. Aymeric Laportek  lehenengo gola sartu zuen lehenengo mailan, eta Gorka Iraizozek penalti bat gelditu zuen. Hau oso bitxia da, atezainari 46 penalti jaurti dizkiote eta 3 bakarrik gelditu ditu, zenbaki oso txarrak ditu mutil honek penaltietan. Baina aitortu behar da Athletic-en garaipenaren errudunetako bat izan zela, nahiz eta lehenengo 45 minutuak soilik jokatu funtsezkoa izan zen bere parte hartzea. Ander Iturraspek ere lan bikaina egin zuen, erdilariaren lana, nahiz eta batzuetan oso ikusgarria ez izan, lan ikaragarria egiten du zelaiaren erdigunean.

Iraiozozen geldiketa

Iraizozen geldiketa

Dagoeneko 10. jardunaldia burutu da eta Athletic bosgarren da sailkapenean, Champions postuetatik puntu batera, eta Real Madriletik hiru puntura, benetan ikusgarria! Garaipenaz gozatzeko astirik gabe ostegunean ligako beste jardunaldi bati ekingo diogu San Mamesen, ea bolada onak jarraitzen duen!

 


Shares