hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 11 / 4

::Maite Gonzalez Bilbao.

Lau egunean bi partida jokatu ditu Athletic-ek, baina ezin izan dio aurreko bi partidetako bolada onari eutsi. Nahiz eta ostegunean, San Mames-en berdinketa bat lortu, markagailuan atzetik joan ginen. Berriz ere partidari buelta ematea tokatu zitzaigun.

Ostegunean aukera paregabea geneukan Champions postuetan sartzeko. Baina betikoa gertatu zitzaigun, sailkapenean pausutxo bat emateko aukera dugunean ez dugu aprobetxatzen.

Errudunetako bat Valverde izan zela esango nuke, Athletic-en hamaikakoa ikustean arraroa egin zitzaidan Gaizka Toquero titular ikustea eta Aritz Aduriz aulkian. Zaleok Toquero asko maite dugu, zelairatzean dena ematen duen jokalaria delako, baina hortik Athletic-eko aurrelari titularra izatera alde handia dago. Muniain-en aldaketa ere ez zitzaidan batere gustatu, Elx-eko aurrelariak zoratu zituen joko-zelaian egon zenean.

Baina Athletic-en denboraldiko aurpegirik txarrena igandean ikusi genuen Calderon futbol zelaian jokatutako partidan. Telebista itzaltzeko gogoa izan nuen behin baino gehiagotan. Talde guztiz ezezaguna izan zen, ideiarik gabe, eta aurkariak baliogabetua guztiz. Partida txarra egiteaz gain, jokalari bi lesionatuta bueltatu dira Bilbora, Balenziaga eta Laporte. Ezer onik ez dugu ekarri Madrildik.

Iraizozen ezina. (Ignacio Perez)

Iraizozen ezina. (Ignacio Perez)

Orain arte jokatutako jardunaldiak kontuan izanda hausnarketa bat egin behar dugula uste dut. 12. jardunaldian 20 puntu ditugu eta sailkapenean 5. postuan gaude, hau da, europar postuetan. Zenbakien aldetik begiratuta gauzak ondo doaz, baina jokoaren aldetik?  Ezin gauza bera esan. Athletic-ek ez dauka joko-sistema definiturik eta horrek ahulezia erakusten du.

Eta zer esan Calderon-eko zaleei buruz. Aurreko post batean komentu genuen nolakoak ziren zale hauek, lotsagarria da haien portaera! Baina seguru bihar ez dugula Espainiako albistegietan zaleen oihuei buruzko erreportajerik ikusten, entzungorrarena egiten dute, ez zaie interesatzen.

 

*Sarrerako argazkia ere Ignacio Perezena da.

 


Shares