::Juan Carlos Murillo.
Atzo goizean, igandea, DaraBilbo programaren bitartez, Lezaman izan ginen eta Athleticen instalakuntzak ezagutu eta entrenamendu laburra, alaia eta bustia, egiteko aukera izan genuen, den-dena Ritxi Mendigurenen eskutik.
Ederto pasatu genuen, eta gauza piloa ezagutu eta ikasi genuen, Athelticeko aurrelari finak kontatuta eta erakutsita. Oso ondo hartu gintuen; lehenengo eta behin guri eta, batez ere, ikasleei euskara ikasteko egiten ari diren ahalegin eta esfortzuagatik eskerrak eta animoak eman zizkien eta horretaz gain, euskaraz beldur eta lotsa barik hitz egitera ere animatu gintuen: “Neuk failotxo batzuk egiten ditut eta, hala ere, euskaraz egiten dut; zuok ere horrela egin, guztiz zuzen egiten ez baduzue ere. Ikasiko dugu, baina, egin euskaraz” esan zigun, ongi etorri egin eta bisitaldia hasteaz batera.
Gero, barruko eta kanpoko instalakuntza batzuk ikusi genituen eta, azkenik, ordu erdiko partidua jokatu genuen, Ritxik berak gidatuta: aldageletara eraman, Cluben koloreak jantzi, beroketa ariketak egin eta partida jokatu genuen.
Bukatzeko argazkia egin eta, atzera, dutxetara.Benetan goiz pozgarria atzokoa.
Eskerrik asko Athletic, eskerrik asko, Ritxi eta eskerrik asko etorri zineten guztioi.



![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



