hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 11 / 16

::Juan Carlos Murillo.

Kelti jatetxea euskaltegiaren atzean, Zugastinovia kalean dago, Josu Mendiak gidatuta.

Gaur Bikain ziurtagiriaren ebaluazioa zela eta, bertan bazkaldu dugu ebaluatzaile taldearekin eta, ziurtagiria lortzen ez badugu ere, bazkari ederra eta atsegina egiteko parada izan dugu.Normalean, erreserbarako, goiz ibili beharra dago eta guk zorte ona izan dugu gaurkoan.                 kelti

Menua eskatu dugu, Josuren aukera izenekoa, egunekoa, hamabost eurokoa, edaria eta BEZa barne, eta benetan gozoa eta oparoa izan da. Kontaezina iruzkin labur honetan aukeran zeuden plater guztien zerrenda, baina denak oso erakargarri.

Ondo bazkaldu dugu; janaria oso ona eta zerbitzua ere primeran, eta euskaraz egin digute.

Bukaeran galdetu eta, astelehenetan izan ezik, egunero zabaltzen dute eguerdian eta ostegunetik larunbatera gauean ere.

kelti 2

 

 

 

 

Hona, gaurko menuan zegoen plater baten errezeta, nolakoak egiten dituzten ikusteko.

Entsalada

 

JOSU MENDIAREN ENTSALADA

Bakailao entsalada epela

–        Bakailao solomoak

–        Piper gorriak, labean erreak eta bigunduta

–        Abakandoa

–        Boilur beltza

–        Tomatea

–        Oliba olio trufatua

 

Lehenengo eta behin, piperrak labean erre eta plateraren erdiko aldean jarri, tomate xerrez inguratuta.

Plateraren lau ertzetan abakandoa jarri, zatituta eta maionesa arin batez nahastuta.

Bakailaoa boilur olioaz labean sartu, bi minutu eta erdiz, 250 gradutan. Puntuan dagoenean, piperren gainean jarri eta, honen gainetik, boilur beltza birrindu eta perrexil apur bat, apaingarri moduan.

 

 

 

 

 

Erantzun bat orain arte.

  1. hamaikaetabat dice:

    Egon garen guztietan ondo atenditu gaituzte. Egunekoetan eskaintza zabala. Eskatzen duzuzna eskatzen duzula, platerak kalitatezkoak eta gainezka.Kafea jatetxearen kontura.


Shares