::Maite Gonzalez Bilbao.
Athletic-ek errege kopako ibilbidea Celta-ren aurka hasiko du abenduaren 7an. Zorterik ez dugula izan diote batzuek, zale askok bigarren mailako aurkari bat nahiago zuten, baina gogoratu behar dugu pasa den urtean Eibar-ek kanporatu gintuela.
Kopako partidetan ez dago aurkari errazik, edozein taldek txapelketatik kanporatu ahal zaitu. Behintzat bigarren partida San Mames-en jokatuko dugu, eta badakigu nolakoak diren kopako gauak gure zelaian, inoiz baino gehiago bultzatzen dugu zaleok.
Celtaren aurkako kanporaketa gaindituz gero, Athletic-ek ez luke bide erraza izango. Final – zortzirenetan Lleida eta Betis-eko norgehiagokako irabazlearen aurka jokatuko luke. Logika inposatuz gero, finalerako bidean, Athleticen aurkariak Valentzia edo Madrilgo Atletico-ren izango lirateke final – laurdenetan eta oso posible izango litzateke Real Madril-en aurka jokatzea finalerdietara helduz gero.
Zozketak utzitako beste sorpresa bat da Real Madril eta Bartzelona finalera arte ez liratekeela elkarren aurka arituko. Sorpresa modu ironikoan diot, ez nau harritzen egoera honek, baina seguruenik patuaren gauza izango da. Ez dut nik errege kopako zozketa dudan jarriko! Gehienek talde bi hauen arteko partida beste edozein baino askoz erakargarriago ikusten dute, edo akaso esango didazue, esaterako, Getafe eta Osasunaren arteko finalak interes gehiago duela? Talde hauek mespretxatu gabe,noski.


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



