hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 11 / 20

::Maite González Bilbao.

Askotan pentsatzen dut pertsonaia publikoak edo famatuak direnek euren hitzak asko neurtu behar dituztela, edo behintzat, ezer esan baino lehen ondo pentsatu. Baina askok gaitasun hori faltan dutela erakusten dute ahoa zabaltzen duten bakoitzean.

Momentu honetan Fernando Llorente etorri zait burura. Jokalaria Espainiako selekzioarekin jokatzeko deituta zegoen. Taldeak Ekuatore Ginean jokatu behar zuen. Hasieratik partidak kritikak izan zituen. Herrialde horretan diktadura baten menpean bizi dira, ez dituzte giza eskubideak errespetatzen, aktibisten desagerpenak salatu dituzte, baita torturak ere, eta prentsa askatasuna zer den ez dute ezagutzen.

Gainera partida honekin Espainiako Selekzioak ezin zituen beste taldearekin indarrak neurtu, behe-mailako taldea da eta. Egia esanda, “pachanga” bat izan dela uste dut. Orduan, zeintzuk izan dira bertan jokatzeko arrazoiak? Nik oraindik ez ditut argi!

Lorenteren prentsaurrekoa

Lorenteren prentsaurrekoa

Internazionalek hainbat galderari erantzuna eman behar izan zieten partida zela eta. Batzuek federazioari pasatzen zioten “paketea”, beste batzuek kirola eta politika ez zituztela nahastu nahi eta eurak agindupeko hutsak zirela zioten. Politikoki zuzenak ziren erantzunak ematen zituzten, asko sakondu barik.

Baina orduan Llorenteren txanda heldu zen eta hauexek izan ziren bere hitzak: “Kirol arloan bakarrik zentratzen naiz, beste guztia BERDIN ZAIT”. Pasotismo horrek kritika asko jasotzeko balio izan dio, twitter-en ere Manu Chao abeslariak belarri ondokoa eman zion Llorenteri. Ez dakit mutil honek noiz ikasiko duen, batzuetan hobe isilik egotea.

 


Shares