hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 11 / 21

::Mikel Etxebarria.

Urrats arin batzuen hotsarekin batera altxatu zuen burua Silveriok,  baina beranduegi izan zen. Isabel oihalaz bestalde zegoen eta oihal horrek bien bizitzak betiko bereizi zituen. Takoi urratu horien oihartzuna izan zen Silveriok emazteaz gorde zuen  azken oroitzapena. Isabel betiko desagertu zen.

Isabel eta Silverio miresteko moduko pertsonak izan ziren. Isabelek Lili izatea erabaki zuenean ziurtasun eta izen onaren aurretik askatasuna aukeratu zuen. Inork askatasunik ez zuen garaian  ausardia handia erakutsi zuen Cirugedako vedetteak.

Eta zer esan Silverioz? Ziur gustu txarreko txantxa ugari jaso behar izan zuela eta batek baino gehiagok zalantzan jarri zuela beraren gizontasuna, baina maitasun kontuetan maite duzun pertsonarekin borroka egin behar baduzu, amodiozko kanta baten bidez egitea baino modu hoberik al dago?

 

...argazkietan ere grisa nagusi zen

…argazkietan ere grisa nagusi zen

 


Shares