hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 11 / 26

::Maite Gonzalez Bilbao.

Fedeak, inkonformismoak, kemenak, esfortzuak eta lanak Rosaleda futbol zelaian jokatutako partida irabazteko balio izan zuten. Jokalariek norgehiagoka irabazteko erakutsi zuten gogoak europar postuetan finkatzeko balio izan digu. Malagakoa ez zen zelai erraza Athletic-entzat, gainera etxetik kanpo jokatutako partidetan estatistika oso txarrak geneuzkan. Baina atzo hurrengoko partidetarako jarraitu beharreko bidea erakutsi zuten gure lehoiek.

Lehenengo 45 minutuak ez ziren oso onak izan. Ander Herrera eskuin hegalean jartzeak erasorako aukerak murriztu zituen. Eskuin hegal osoa Andoni Iraola-rentzat geratu zen. Gainera konexio falta igartzen zen Iraola eta Herreraren artean hegal horretan. Minutuak aurrera zihoazen, baina taldeak ez zuen arrisku handirik sortzen Malagaren arean. Horregatik, bigarren zatian Valverdek aldaketak egin zituen joko-sisteman, eta orduan bai, taldeak aurrera egin zuen aurkariaren estruktura hautsiz.

Nahiz eta partida aurrera ateratzea kostatu, sailkapenaren goiko aldean egotea merezi dutela erakutsi zuten. Ander Iturrasperen lana azpimarratzekoa izan zen. Duela 5 urte zelai horretan egin zuen debuta, eta atzo berriz ere bere gaitasuna erakutsi zuen. Erdiguneko buruzagi bihurtu zen eta baloiaren arin eta bizi atera zuen. Bereren paperaz gain, San Jose-ren golak- hirugarrena denboraldi honetan- , eta Muniain-en garaipenerako golak partida biribildu zuten. Atzelariaren kasua bitxia da, finago baitabil golak sartzen defendatzen baino.

 

lehenego golaren burukada

lehenego golaren burukada

Hobeto edo gaizkiago, baina hor gaude. 14 jardunalditan, 26 punturekin. Joaquin Caparros-ek esaten duen moduan «sailkapena lagunok, sailkapena!», beste guztia etorriko da. Gainera, esperantzarako motiboak egon badaude. Atzo Valverdek partida amaitu eta gero esan zuen zer hobetu badagoela. Ea datozen partidetan taldeak erakusten digun hobekuntza hura! Domekan Bartzelona etorriko da San Mames-era, beldurrik ez, baina hori bai,  haiekin partida osoan zehar arreta mantendu behar da eta % 100 eman.

bigarren golaren ospakizuna

bigarren golaren ospakizuna

 

Aupa Athletic!! San Mames-ek  menderaezin jarraitu behar du!!

 

 


Shares