hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 12 / 3

::Aitor Otxoa.

LA VIEJA 2009. urteko uda amaieran sortutako rock talde bat da. Bere entsegu tokia Gatikan izanda. Une horretatik aurrera murgildu ziren lokalean Adrian Susmozas, Eder Lopez, Josu Elorduy eta Urdin Baraiazarra beren kantak egiten eta bertsioak muntatzen.

2012. urtean Ederrek, lan arrazoiengatik, Madrilen eman zuen ia urte osoa eta entseguak bertan behera utzi behar izan zituzten. Uda aldera, Urdinek taldea uztea erabaki zuen beste proiektu batean murgiltzeko, eta urte amaieran Aitor Otxoa gehitu zen entseguetara.

Hilabete eta entsegu gutxi batzuen ostean,  lau gazteek Gatikako Alboka Rock Tabernan aurkeztu ziren 2013ko martxoaren 23an. Une horretatik aurrera, eta urte amaierara arte, 16 kontzertu eskaini dituzte euren ametsak egia bihurtuz, lagunak gehituz eta musikari moduan hobetuz.

Gaur egun,  lau gazte hauek kontzertuak eskaintzen jarraitzea eta estudioan lehenengo aldiz sartzea dute helburu.

 

http://www.youtube.com/user/laviejaoficial


Shares