hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 12 / 4
Duñabeitiaren omenezko isilunea.Luis Angel Gomez

Duñabeitiaren omenezko isilunea.Luis Angel Gomez

::Maite Gonzalez Bilbao.

Zelako partida igandean San Mames-en bizi izandakoa. Zalerik baikorrenak ere ez dut uste hain partida ona imajinatuko zuenik. Athletic hobea izan eta oso merezitako garaipena lortu zuen.  Eta zaleok igugarri gozatu genuen ikusitako partida. Urduritasun momentuak ere  pasatu genituen, nire kasuan behintzat bai, Bartzelona aurrean izanda, partida osoan zehar arreta mantendu behar dela baitakigu.

 

Athletic-eko jokalari bat besteen gainetik nabarmentzea oso zaila egiten zait, denak primeran egon baitziren. Igandeko partidutik ikasi behar duguna da Valverdek prestatutako estrategia. Hor egon baitzen garaipenaren gakoa. Jokalarien egoera fisiko ikaragarriari esker posible izan zen zelai gaineko erakustaldia. Aurkaria ito zuten presio handia eginez. Erritmo handiko partida izan zen. Bartzelona lehenengo 20 minutuetan eroso sentitu zen, baina hortik aurrera zurigorriak jaun eta jabe egin ziren.

Bartzelona momenturik onenean ez dagoela denok dakigu, Champions-en galtzetik dator eta honi jokalari batzuen baja gehitu behar zaio. Baina amorru handia ematen didate hau aitzakia moduan erabiltzen dutenek, bai zaleen artean baita komunikabideetan ere. Athletic-ek meritu guztiarekin irabazi zuen. Agian Messi, Valdes, Puyol, edo Jordi Alba egonez gero, partida desberdina izango zen? Hori ez dugu inoiz jakingo. Baina  nik talde hau oso gai ikusten dut “izarrez” betetako talde bati irabazteko. Gainera, Bartzelonak fitxaketetan gastatzen duenarekin kapaz izan beharko luke aipatutako bajak  kalitatezko jokalariekin ordezkatzeko.

 

Muniainen poza Muniainen poza

Baina  hauek ez dira gure arazoak. Athletic-ek denboraldi honetan zer eman duen erakutsi du, eta horrela jarraituz gero, anbizio handiko objektiboak planteatu genitzake. Baina honetaz ligak aurrera egin ahala hitz egingo dugu. Ez diet zorte txarra eman nahi.

Athletic-ena ez zen kasualitatea izan, Bartzelonak pare bat aldiz soilik jaurti zuen hiru zutoinen artean, eta hori katalanentzat ez da oso ohikoa. Gure jokalarien lan nekaezinaren ondorioz etorri zen. Gure partetik  partida errematatzeko aukerak izan genituen Toqueroren burukadetan, baina ez zen posible izan.

Bartzelonari 20 partida irabazi gabe egon eta gero, igandean estatistika bertan behera utzi genuen. Badirudi aurten Athletic-ek  marka hauek hautsiko dituela, Getafen egin zuen, baita herenegun ere.

Hain preziatuak diren Champions postuetan sartzea lortu dugu, eta irudi ezin hobea emanda. Orain errege kopa jokatzea tokatzen zaigu, ea ligan bezain zorte ona daukagun!

 

* Portadako argazkia Igancio Perezena da

Erantzun bat orain arte.

  1. Jon dice:

    Athletic !!!!


Shares