hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 12 / 6

::Mikel Etxebarria.

Igandean ez zen ikusleentzako txalorik egon. Ez zuten Bilboko zaleen aurrean ikurrinik atera. Irabazten zuteneko lausengu merkea kexa bihurtu zen. Barçako jokalariek zein teknikariek eta Bartzenolako kazetariek benetako aurpegia erakutsi zuten eta euren betiko etsaien pare geratu ziren. Hedabide-haitzuloak sukurtsal berria zabaldu omen du Mediterraneo ondoan. Igandeko partidaren osteko adierazpenak entzunda eta kronika batzuk irakurrita, Barçak arbitroarengatik, zelaiaren egoeragatik edo Messiren lesioarengatik galdu zuelako ondorioa atera zitekeen. Barçari gailendu zitzaion taldeaz, ordea, ezer ez. Culeek talde ikusezin eta aipaezin baten kontra galduko ote zuten?  Liga telebisten negozioak faltsututa dago, baina horretaz merengeek eta blaugranek ez dute fintsik ere esaten. Hori bai, saioak eta saioak betetzen dituzte areatik kanpoko falta batez.

aitzakiak

aitzakiak. memedeporte.com

 


Shares