hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 12 / 9

::Mikel Etxebarria.

Abenduaren 6an, goizeko bederatzi eta erdietan, hogei lagun pasatxok Plentziarako metroa hartu genuen. San Mamesen Ana eta Unai lotu zitzaizkigun. Plentziara heldu ginenerako Ibon, Jon Mikel, Mari Paz, Ibon , Jose eta Blas txakurra zain genituen. Irteteko geundenean, “loti ederrek” deitu ziguten eta itxaroteko esan ziguten, metroa galdu zuten eta. Horregatik, gehienak irten ziren bitartean, batzuok berantiarren zain geratu ginen.

Lasai, baina gelditu barik, Billanoko itsasargira heldu ginen. Hor, eguzkia lagun, atsedenaldia eta indarrak berreskuratzeko mokadua hartu genituen.

2013-12-06-607

Itsasargiaren ondoko bidezidorretik  Ermuako mendiko tontorrerako bidea hartu genuen. Zelai eta itsaslabar zoragarriak atzean utzi ondoren, tontorrera iritsi ginen. Handik ikusten den paisaia zoragarria da, Castrotik Urdaibairako kostaldea ikusten baita. Gogorrena eginda zegoen, gailurretik Armintzara hiru laurden aldapan behera arte eta eukaliptoen artean.

 

2013-12-06-634

Ordu biak laurden gutxiagotan Armintzako taberna bateko terrazan geunden kaña bat hartzen, egindako esfortzuagatik ondo merezitako saria.

 

2013-12-06-638


Shares