hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 12 / 11

::Maite Gonzalez Bilbao.

Athletic-ek Balaidos futbol zelaitik oso emaitza txarra ekarri zuen. Errege Kopako partidetan funtsezkoa izaten da,,etxetik kanpo jokatzean behintzat, gol bat sartzea. Izan ere, horrek garrantzi handia dauka balio bikoitza baitauka berdinketa ematen baldin bada. Baina nahiz eta aukerak izan, Athletic-ek ez zuen gola lortu.

Kanporaketa bideratuta uzteko aukerak izan genituen Herrerak, Muniainek eta San Josek izandako aukera argietan, baina Sergio Alvarez bikain agertu zen. Hasiera batean ez zen zailtasun handiko kanporaketatzat jotzen.Luis Enriquek sei titular aulkian utzi zituen, eta guk atezaina baino ez genuen aldatu, Herrerin Iraizoz-en ordez. Valverdek argi utzi du Kopa ere bere objektiboen artean dagoela.

Aukera ugari galdu zituen Atthletc-ek

Aukera ugari galdu zituen Atthletc-ek

Baina horretarako datorren astean dena eman behar dute San Mames-en. Gutxienez gol bi sartu behar dituzte lehiaketan aurrera egiteko; gainera, defentsan inoiz baino finago ibili behar dira, aurkariek gol bat eginez gero, Athletic-ek hiru sartu beharko lituzke eta.Partidari buelta ematea ez da erraza izango, baina behintzat estatistikak begiratuta baikorrak izateko motiboak ditugu.  15 alditan izan da Athletic egoera berean, lehenengo partida bat eta huts galduta, eta hamaika alditan buelta eman dio. Athletic denboraldi honetan zailak diren gauzak lortzeko gai dela erakusten ari da, beraz posible bada. Horretarako zaleok ere Bartzelonaren aurkako partidan bezala egon behar gara, momentu guztietan animatzen eta taldea bultzatzen.

 

 

 


Shares