::Maite Gonzalez Bilbao.
Brasilen ospatuko den Munduko txapelketaren zozketa egin zen joan den astean. Momentu oso garrantzitsua zen txapelketan parte hartuko duten selekzioentzat, lehenengo partidetako aurkarien izenak ezagutuko baitzuten. Zozketa guztietan bezala talde errazak eta “heriotzaren taldea”, aurkari zailenak dituztenak, izaten dira. Baina aurten betiko espekulazioez gain, zozketa iruzur hutsa dela salatu dute komunikabideetan.
Batzuentzat susmagarria da Brasilgo selekzioak izandako zortea, Mexiko, Kamerun eta Kroaziako selekzioak ditu aurkari bezala talde-fasean. Eta baita beste selekzio batzuek izandako zorte txarra, esaterako, Italia, Espainia eta Holanda, talde indartsuak baitituzte.
Internet-en zozketako irregulartasunak azaltzen dituen bideo bat dago. Bideo honetan Jérôme Valcke, FIFA-ko idazkari nagusia, selekzio ezberdinen izenak zituzten bolak zabaltzean eta papera erakustean egiten duen mugimendu “arraroa” erakusten da.
http://www.youtube.com/watch?v=yaJ3qpaAjG0
Hala da guztiz, nik ez dakit zer sinetsi. Hain garrantzitsua den ekitaldi batean eta ikaragarrizko oihartzuna izango duena, posiblea da dena antolatuta egotea eta iruzur hutsa izatea? Eta bizi garen mundu teknologikoan, kamerarik ez zuen grabatu Jérôme Valcke-k egindakoa?Zalantza eta iluntasun gehiegi 2014ko Brasilgo Mundu Txapelketaren inguruan. Eta oraindik entzuteko geratzen zaiguna …



![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



