hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 12 / 24

::Jon Bilbao.

Jorge Ronda Suberviolak arte-galeria zabaldu du Bilbo Zaharrean, Lamana kaleko 1ean. Bertan beraren lanak ez ezik beste artista askorenak ere aurki daitezke, denera arte-diziplina ugari biltzen direlarik, pintura, eskultura, argazkia, arte digitala, ehuna, …

Txikitan albaitaria izan nahi zuen margolaria dugu; Arte Ederrak ikasi zituen eta bere lehenengo obra gaztetan, pintura lehiaketa batean, saldu zuen; hortik aurrera etorri ziren enkarguak.

Jorgek bere burua margolari klasikotzat jotzen du

Jorgek bere burua margolari klasikotzat jotzen du

Jorgeren lanekin batera, bere burua estilo klasikoko artistatzat jotzen du, nahiz eta ukitu modernoak dituen artista klasikotzat jo genezakeen, beste artista batzuen obrekin ematen zaio hasiera galeriari, Roberta Marrero, Abe the Ape, Leo Peralta, Antonio Segura, Ivan Garcia, Pablo Alvarez, Garbi Kw, Raul del Sol eta Menchu Gamero, besteak beste.

Arte-galeria izateaz gain arte-denda eta arte-tailerrak egiten diren espazioa ere bada. Bertan diziplina ugari lantzen dira, hala nola ilustrazioa, collage, margogintza, marrazkigintza eta abar, hasi berrientzat zein berorietan sakondu nahi dutenentzat ere. Ikastaroak Gabonetako jaien ostean,  urtarrilaren erdi aldean, hasiko dira eta izena emateko epea zabalik da jadanik.

Arte-galeria batean sartzeko beldurrak alde batera utzi eta Suberviola Espazioa ezagutzeko garai aproposa dugu hau; oso gune zabal eta hurbila, inongo muga edota aurreiritzirik gabea, artearen adierazpen anitz eta ezberdinak, diziplina anitzetako artisten lanak, denon eskura, pentsa genezakeen baino eskuragarriago, jartzen dizkiguna.

Aukera ederra ematen digu, gainera, artea oparitzeko, margo-lan bakarra, eskultura edota serie mugatuko grabatua, esaterako,

Artea oparitzeko aukera ezin hobea.

Artea oparitzeko aukera ezin hobea.

urteroko eta betiko oparietatik haratago. Arte-lana oparitzean opari berezia eta bitxia egingo dugu, ahaztezin bezain pertsonala, obrarik txikiena ere bizitza osoan estimatuko baitugu, baita denetarik badugu ere, edota horrexegatik akaso.

Hori guztia eta are gehiago aurki dezakegu Suberbiola Espazioan, inongo beldur eta konplexurik gabe bertaratu eta ezagutzera ikusminez sartzen bagara, “betikoak” ez diren arte-lanek ustekabean harrapatuak izateko prest baldin bagoaz.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, espaciosuberviola@gmail.com helbidera idatzi edota deitu 944158 391 telefonora.

Suberviola

Suberviola

rpresaz betetako galeria

sorpresaz betetako galeria


Shares