::Maite Gonzalez Bilbao.
Lasai – lasai pasatuko ditugu aurten Gabonak . 10 garaipenen lortu ondoren, eta 33 punturekin, laugarren postuan sendotu dira gure lehoiak. Nahiz eta Rayo Vallecano-ren aurkako partida oso bikaina ez izan, garaipenaren bidean sendo jarraitu zuten.
Jokalari bat nabarmentzekotan atezaina aukeratuko nuke. Iraizozek parte – hartze erabakigarriak izan zituen. Aldeko emaitza askoz ere zabalagoa izateko aukerak izan genituen, baina ezinezko izan zen. Nire ustez, hau hobetu beharreko atala da. Athleticek partidak errematatzen ikasi behar du, gol aukera asko ezer-ezean geratzen baitira.
San Mames gure gotorlekurik onena izan da aurtengo denboraldian. Bertan, posibleak ziren 27 puntuetatik 23 lortu ditugu, hau da, 7 garaipen eta berdinketa bi. Aste honetan, bai entrenatzaileak zein jokalariek argi utzi dute Champions-a gure objektiboen artean egon litekeela. Eta zergatik ez? Behintzat momentu arte zenbakiek hori diote.
Realaren aurka izango da 2014. urteko lehenengo partida. Anoetara aurkaria baino lau puntu gehiagorekin joango gara, espero bueltan zazpiko diferentzia egotea talde bien artean. Baina Real Ligan fin dabil eta laugarren postua eskuratzeko lehian haiexek izango dira gure lehiakiderik gogorrenetarikoa.
Denboraldia pixkana – pixkanaka eta zarata askorik egin gabe hasi genuen, dena zortearen ondorio zelakoan. Baina partidak aurrera joan ziren eta Athletic-ek bolada onari eutsi dioeuropar postuetan lasaitasuna lortu arte. Aurten Athletic zaleok Champions-eko Gabonak pasatuko ditugu!!



![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



