hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2013 / 12 / 27

::Mikel Etxebarria.

Gurean duela zenbait urte ETB1 ikusten dugu Gabon Gauean.  Egia esan,  gehiago egiten dugu  hizkuntza – militantziagatik txoriaren katearen kalitateagatik baino.

24koak luze jo ohi du: mahaia atondu, bisiten zain egon, afaldu, afalondoko mahai-jokoak … Bada, ETBkoei luzeagoa iruditzea nahi dute, eta horretarako euskal kantuez osatutako 8 orduko emanaldia antolatu zuten. Entzun/ikusi  genituen kanta batzuk nire gustukoak dira, batzuek hunkitu ere egiten naute, baina neurriz. Gau bakar batean, lau bider bilatu genuen Xalbador larretan gora, txoriak bostetan ihes egin zigun, hainbatetan etorri zen mutila gaztainak jatera eta zazpi bider arraunen jarri gintuzten Ondarroatik urruntzeko.

Urteroko artistak

Urteroko artistak

Afarian norbaitek komentatu zuen euskarari eta euskararen inguruko guztiari  alergia dion ezagun batek ETBri “duerme vascos” deitzen diola.  Eta zoritxarrez, kasu honetan ez bada ere, arrazoi duela uste dut.

Espero dezagun datorren urterako gauzak aldatzea; bestela urteetako barearen  ostean, ekaitza etorriko da.

*Lerro hauek idazten nagoen bitartean, Euskal Kantuen Gaua 2008 errepikatzen ari dira.

 


Shares