hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 01 / 1

::Maite Gonzalez Bilbao.

Ohikoa den bezala, aparteko giroa bizi izan zen Euskal Selekzioak Peru-ren aurka jokatutako partidan. Gainera, joan den urtean ez bezala, ez zen lekuz kanpoko gertakizunik izan. Futbolaren aldetik ikusita, partida oso erraza izan zen euskaldunentzat. Eta azkeneko urteetan horrela izan ohi da, eta egia esanda, niri ez zait asko gustatzen. Nahiago  ditut partida zailak, euskal selekzioaren benetako indarrak neurtzeko. Federazioak  salatu duen moduan, Peruko Selekzioak ez zuen bere hitza bete. Talde lehiakorra ekarriko zutela esan zuten, baina hori ez zen San Mames-en ikusi zena.

Aduriz eta Prieto gola ospatzen

Aduriz eta Prieto gola ospatzen

Larunbatekoa gozatzeko eta ondo pasatzeko partida izan zen. Baina baita errebindikaziorako partida izan. Euskal selekzioarekin bat egiteko partida! 2013. urtean, euskal selekzioek hamahiru ekitalditan parte hartu zuten. Horietatik aipagarria da Kayak-surf-eko euskal selekzioaren arrakasta, munduko txapelduna aldarrikatu ziren.

Joko Nautiko Atlantikoen XIX. edizioan selekzio euskaldunek hainbat kiroletan parte hartu zuten -Surf, bodyboard, stand up paddle, igeriketa, piraguismoa, urpeko jarduerak eta Kayak-surf-  batzuetan sekulako arrakasta lortuz. Aurten ere, emakumezkoen saskibaloiko euskal selekzioak lehenengo aldiz jokatu du estatutik kanpo. Pixkana – pixkanaka pausuak ematen doaz. Esandakoez gain, eskubaloi, boxeo, herri kirolak, xakea, sófbol, waterpolo eta gimnasiako euskal selekzioak ekitaldi desberdinetan hartu dute parte.

 

hautatzaileak eta hasierako hamaikakoa

hautatzaileak eta hasierako hamaikakoa

 


Shares