hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 01 / 7

::Maite Gonzalez Bilbao.

Realaren eta Athletic-en artean dagoen puntu bateko diferentzia kontsolatzen nauen bakarra da igandeko partidaren ostean. Bai, irabaztea merezi izan genuen, baina ez ginen gola sartzeko kapaz izan. Minutu gehienetan partidaren kontrola izan eta gero, atsedenaldira bat eta hutsekoarekin joan ginen.

Ez diot arbitroari partidaren emaitzaren errua botako, baina nire ustez pare bat jokalditan finago egon ahal zela uste dut. Partidaren norakoa alda zitekeen erabaki egokia hartuz gero, baina ez zen horrela izan.

Baina niri “barrura” begiratzea gustatzen zait, hau da, nire taldera. Zehaztugabeko paseek eta aurrealdean izandako  argitasun faltak Athletic kondenatu zuten, nahiz eta partidan zehar baloiaren jabetza izan une gehienetan. Aurreko partidetan bezala Ander Iturraspe bikain egon zen baina ez zen nahikoa izan. Izan ere, baloi asko berreskuratu zituzten erdiguneko jokalariek baina ezinean ibili ziren aurrelariekin konektatzerakoan. Aritz Aduriz Realeko zentral bat bezala aritu zen partida osoan zehar eta Athletic-eko jokoan oso gutxi sartu zen.

Iturraspe onena izan zen

Iturraspe onena izan zen. Ignacio Perez

Sailkapenean hurbil daude talde biak. Baina oraindik diferentziak mantentzen ditugu, nahiz eta talde biak europar postuetan egon, Athletic Champions postuetan mantentzen da. Eta horri gure indar guztiekin eutsi behar diogu. Derbya ahazteko aproposena beste partida bat izatea da, eta zortea daukagu, asteazkenean Errege kopako partida jokatuko dugulako Betis-en aurka.

Euskal derbya elkartasunerako momentuak ere izan zituen, jokalari zein zaleen artean. Talde bietako jokalariek kamiseta bat eroan zuten Amberes-en desagertutako Hodei Egiluz-en irudiarekin. “Zure zain” mezuarekin mutila gogoratu zuten oso ekintza hunkigarrian. Momentu hauetan benetako anaitasuna ikusten da talde bietako zaleen artean, lehiak alde batera utzita.

Hodeei gogotatzeko kamisetak

Hodei gogoratzeko kamisetak. Ignacio Perez


Shares