hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 01 / 13

 

::Maite Gonzalez Bilbao.

Ligako lehenengo bueltari bukaera eman genion larunbatean San Mames-en, eta arratsalde borobila izan zen!  10. minutuan 2 eta huts geunden, horretara ez gaude oso ohituta zale zurigorriak, batez ere azkenengo bi partidetan, non golik sartzeko gai ez ginen izan.  Baina asteburu honetan, gainerako partidetan ez bezala, gol festa izan genuen.

Aurreko partidetan bezala, Athletic-ek norgehiagoka menderatu zuen larunbatean, baina oraingoan gol – aukerak sartu zituen.  Hasieratik partida gure alde jarri zen; izan ere, Mikel Rico eta Herreraren golei esker hamargarren minututik partida lasaitasunez aurre egin genion partidari. Aipagarria da Rico-ren  sasoi bikaina, Almeriaren aurkako partidan sartutako golarekin  taldeko ‘pichichi’ bihurtu da.

Rico sasoi ederrean dago

Rico sasoi ederrean dago

 

Gol festa horretan Laportek, Adurizek eta Ibai Gomezek ere hartu zuten parte. Aurrelariek golak sartzea berri ona izaten da beti, eta Aduriz-i konfiantza aldetik ondo etorriko zaio gola sartu izana. Gainera, penalti bat adierazi ziguten, eta garrantzitsuena, penaltia sartu genuen! Bazen ordua!

Lehenengo buelta ikaragarria egin dugu, 36 punturekin, sailkapenaren laugarren postuan sendo eta San Mames-en partidarik galdu gabe. Txapelketa hastean inork ez zuen horrelakorik posible izango zenik pentsatzen.

Larunbateko gol – festaren  ondoren espero dut asteazkenean jokatu behar dugun Errege Kopako partidarako golen bat utzi izana. Gutxienez bi behar izango ditugu kanporaketan aurrera egiteko eta.


Shares