::hamaiekaetabat.
Aurreko batean Begoña Viñuelak artikulu bat idatzi zuen gure blogean. Bertan, «Idazkera ederraren», hau da, Kaligrafiaren mundua aurkeztu zigun. Gauzak eskuz, txukun eta behar besteko denbora hartuta idaztea plazera da, iraganerako bidaia ordenagailuen garaian. Bideo hau Begoñaren lanaren adierazgarri da.
Kaligrafiaren munduak erakartzen bazaitu, aukera duzu horri buruzko ikastaroa egiteko, Begoñak euskaltegian bertan ikastaroa emango du eta. Interesa eta gogoa baino ez dira behar ikastaroa egiteko. Beraz, interesaturik bazaude, eman izena lasaitasun osoz.
Noiz: Ostiraletan, otsailaren 7tik apirilaren 11ra
Ordutegiak: 10:00-12:00 edo 16:00-18:00
Izena eman: Euskaltegiko bulegoan urtarrilaren 31ra arte
Prezioa: 30 euro (matrikula +materiala)


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



