::Maite Gonzalez Bilbao.
Sufrimendu pixka batekin, baina atzo aurrera egin genuen Errege Kopan. Eta orain, final – laurdenetan Atletico Madril kanporatzea tokatzen zaigu. Madrildarra ez da talde erraza, baina futbol zaleentzat kanporaketa oso erakargarria izango da, Ligako bigarrena eta laugarrena aurrez aurre egongo baitira. Txapelketaren puntu honetatik aurrera Athletic-ek ez du bide erraza izango finalera ailegatzeko, logika inposatuz gero gure hurrengo aurkaria Real Madril izango litzateke, eta finalean, berriz ere, Bartzelona.
Atzoko partida oso trabatua izan zen. Alde batetik Betis-ek joandako partidan lortutako emaitzagatik, bat eta hutsekoak lasaitasun pixka bat ematen zien Sevillarrei eta eroso sentitzen ziren. Gainera, ez zuten baloia jokatzeko ahalegin handirik egiten. Beste alde batetik, nahiz eta Athletic-ek gol bi sartu, azken momentu arte tentsioa izan zen nagusi, Bestis-en gol batek kanporaketatik at uzten gintuelako. Egora horrek ez zien jokalariei askatasunez jokatzen uzten.
Jokalariei dagokienez, aitortu behar da hegaletan diferentzia handia dagoela Susaetak eta Muniainek jokatzen dutenean.Halakoetan halakoetan jokoaren bizitasuna askoz handiago izaten da. Atzo De Marcos eta Ibai egon ziren hasierako hamaikakoan. Agian minutu faltagatik edo ez zuten besteen joko-bizitasuna erakitsi. De Marcos-i, adibidez, ez dio batere laguntzen denboraldi honetan gutxienez hiru posizio desberdinetan jokatu izanak.
Eta zer esan final – laurdenetarako pasea eman zigun jokalariari buruz? Rico, berriz ere, ikaragarri egon zen eta San Mames-ek merezitako txaloaldia eman zion aldaketaren momentuan. Badirudi Mikel ‘pichichi’ Rico deitzen hasi beharko diogula.



![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



