hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 01 / 21

::Maite Gonzalez Bilbao.

65. minutura itxaron behar izan genuen Athletic-en lehenengo gola ikusteko, nahiz eta ehunka aukera izan. Atzokoan Athletic-ek inoiz baino erdiraketa gehiago egin zituen, 55 baino gehiago kontabilizatu ziren. Gainera, baloiaren jabetza izan zuen, %65 gutxi gorabehera. Valladoliden arearen aurkako eraso jarraitua egin zuen Athletic-ek partida osoan zehar, aurkariei arnasa hartzen utzi gabe.

Baina beste batzuetan bezala, fedearekin, konfiantzarekin eta zaleen indarrarekin aurrera egin zuen taldeak, eta partidari buelta eman zion. 20 minutu zoragarri egin zituzten gure lehoiek lau gol sartuz. Baina partidan ez zen dena arrosa kolorekoa izan.

Hotza eta euria gorabehera zaleak pozik

Hotza eta euria gorabehera zaleak pozik

Hasiera oso kaxkarra izan zen, Athletic-ek hiru gol aukera oso argiak izan arren, kontraeraso batean Valladolidek gola egin zigun, gainera zer zen, Valladolid-en lehenengo aukera? Hau da onartu ezi dena, distrazio hauek onartezinak dira. Horrela Atletico Madrilek harrapatzen bagaitu lau gol sartuko dizkigu.

Partida aldapan gora jartzeaz gain, arbitroak ez zituen Valladolidek egindako penalti bi adierazi. Ez dakit arbitroa eta bere laguntzaileak miopeak diren, baina batzuetan ulertezina da jokaldi batzuk ez ikustea. Eta hau, Valladolid aurkari bezala izanda. Ez dakit zer gertatuko den etxean jokatuko ditugun hurrengo partidetan, Atletico Madril eta Real Madril-en aurka. Badakigu talde “handi” hauekin arbitroak “urduri” xamar jartzen direla.

De Marcosen gola

De Marcosen gola

Aurreko post-ean Beñat-i buruz idatzi nuen, eta atzoko partidan hamaikakoan egoteko aukera izan zuen. Baina nire ustez, Igorrekoak ez zuen Valverdek emandako aukera behar beste aprobetxatu berdegunean egondako 58 minutuetan.

Ez dut atzoko partidan jokatutako jokalari bat besteen gainetik nabarmendu nahi. Denak funtsezkoak izan ziren garaipena lortzeko, jokalariek egindako ahalegin fisikoagatik, baita erasotzeko ahaleginagatik, merezitakoa lortu arte. Erakutsitako grina da gure taldea bereizi behar duena!


Shares