::Maite Gonzalez Bilbao.
Domekako jokaldi polemikoari buruz asko hitz egin da aste honetan. Batez ere Madrilgo egunkari, irrati eta telebistetan. Gertaerak oihartzun ikaragarria izan du. Baina argi dago zergatik izan den, protagonista Cristiano Ronaldo zelako.
Lotsa handia sentitu dut CUATRO-ko kirol atala ikustean. Ikaragarria zen nola justifikatzen zituzten jokalari madrildarraren keinuak. “Los Manolos” deiturikoek Real Madrilentzat lan egiten zutela zirudien. Lotsagarria iruditu zait Carlos Gurpegi errudun aurkezteko egin duten manipulazioa. Kazetari hauek ez dira konturatzen barregarri geratzen direla?
Gurpegiren zigorraren ondoren, jokalariak egoera oso desatsegin asko bizi behar izaten ditu hainbat futbol zelaitan.
Zaleengandik denetarik entzun behar izaten du. Oso gogorra izan behar da hori. Baina deskalifikazioak kazetariengandik datozenean gogorragoa dela iruditzen zait, errespetu falta itzela da!! Bat nator Athletic-ekin, eta oso erabaki egokia iruditzen zait klubak egindako salaketa, ordua zen!
Atzo, Errege Kopako partidan, aukera izan genuen talde bi hauek nolakoak diren ikusteko. Alde batetik Real Madrilen “jauntasuna” ikusteko, eta baita (berriz ere) Atletico Madrilen zaleen oihuak entzuteko ere. Marca egunkariak oihu horiei buruz artikulu bat idatzi du, gertaera hauek salatzekoak direla iritzita. Baina falta botatzen dut orain dela bi aste Athletic-ek Calderon-en jokatutako partida eta gero horrelakorik irakurri ez izana…



![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



