::Maite Gonzalez Bilbao.
Gaur goizean egunkaria zabaltzean Athletic-ek golik gabeko berdinketa lortu zuela ikustean, irakurleek pentsa dezake atzokoa emoziorik gabeko partida izan zela. Ez ba! Ez zen horrela izan, guztiz kontrakoa baizik. Intentsitate handiko partida izan zen, non talde bietako jokalariak oso nekatuta bukatu zuten.
Batzuetan puntu batek duen garrantzia baloratu behar da, eta Celtaren aurka lortutakoa asko baloratu behar dugu. Joan – etorriko partida izan zen, eta lehenengo zatian Celta gure taldearen gainetik pasatu zen. Bigarren zatian, aldiz, gauzak pixka bat orekatu ziren, baina hala eta guztiz ere, azkenengo segundo arte Celtak gol aukera argiak izan zituen.
Athletic-ek partidak menderatzea ohikoa da eta hori espero dugu zaleok partidad hasi aurretik. Baina atzo Luis Enrique-ren taldeak aurre egin zigun, eta Athletic-en joko estiloa aldatzea eragin zuen. Gure jokalariei ezin diegu ezer leporatu, dena eman zuten berdegunean, nahiz eta gol aukera bat baino gehiago alferrik galdu. Celtari dagokionez, erakutsitako jarrera goraipatu nahi nuke, erasora joateko apustua egiteagatik eta futbol partida politari bide emateagatik.
Astelehenean jokatzeak abantaila batzuk ematen dizkigu. Atzo bagenekien partida irabaziz gero, Vilareal eta Errealarekin geneukan distantzia handituko genuela. Orain Vilareal-ekin 4 puntuko errenta daukagu, eta Errealarekiko aldeak bere horretan jarraitzen du. Athletic-ek zazpi puntu ateratzen dizkie dinostiarrei. Champions-era joateko ametsa sendo mantentzen dugu!!


![All-you-need-is-love[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/All-you-need-is-love11-80x60.jpg)
![logo_hamaikaetabat-310x150[1]](https://www.hamaikaetabat.eus/wp-content/uploads/logo_hamaikaetabat-310x1501-80x60.jpg)



