hamaikaetabat

juan mateo zabala euskaltegiaren peña

mikel 2014 / 02 / 15

Maite Gonzalez Bilbao.

Jada kopako finalista bien izenak ezagutzen ditugu, Bartzelona eta Real Madril, hau bai ezustekoa!! Ez nuen horrelako finalik espero …

Ironia alde batera utzita, zozketa egin zenean askori burura etorri zitzaigun final hau oso posible zela. Ezinezkoa zen Errege Kopan talde bi hauen arteko partida ikustea, finalean ez bazen noski.

Komunikabideentzako ere ikusle-kopuru handia izateko partida aproposa da. Azkenengo hiru urteetan talde bi hauek -bata zein bestea, edo biak-  Errege Kopako finaletan egon dira.  2011. urtean kate publikoak Bartzelona eta Madrilen arteko finalean 11 milioi pertsona bildu zituen.

nahi zuten finala

nahi zuten finala

John Toshack-en iritzia jasotzen duen artikulua irakurri dut gaur, eta bere hitzekin bat nator. “Errege Kopa Ingalaterrako Kopa modukoa izan beharko litzateke, partida bakarrera eta zozketa garbia”. Hori egokiena izango litzateke nire ustez. Talde “txikiek” aukera gehiago izango lituzkete, eta ziur nago lehiaketak emozio handiagoa izango lukeela.

Bi hauek finala jokatzeak alde ona ere badauka. Europara sartzeko lehian dauden taldeentzako toki bat gehiago dago; hau da, zazpigarren postuan sailkatutako taldeak Europa League-n jokatzeko aukera izango du. Espero Athletic lehia horretatik kanpo egotea Champions postuetan sendo mantentzen delako.

 


Shares